35. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

BIGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA, Baztango udal mugartean "Uzketa 2 3601" ikerketa-baimenaren leheneratze-planari buruzkoa, Canteras Acha SAk sustatua.

Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 155/2023 Ebazpenaren bidez, "Arritxuri 33061" ustiapen-emakidaren meatze-soberakinak eman dira (173/2023 Ebazpena, akats zuzenketa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 2024ko 15. zk., urtarrilaren 19koa).

Behin soberakin hori emanda, "Uzketa 2- 3601" ikerketa-proiektua garatu liteke, bai "Uzketa 2- 3601" ikerketa-baimenaren laukietan, bai "Arritxuri 33061" emakidaren laukietako batzuetan.

Jendaurrean jartzen da bigarrenez goian adierazitako proiektuaren leheneratze-plana, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta leheneratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretua aplikatuz.

30 egun balioduneko epea izanen da alegazioak aurkezteko, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita (larunbat, igande eta jaiegunak ez dira zenbatzen). Ahal dela, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura zuzenduta, edo, bestela ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Espedientea ikusgai dago Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5, solairua, 31005, Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/uzketa-2-meatze-ikerketarako-baimena-lehengoratzeko-bigarren-jendaurreko-informazioa

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 15ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2401888