1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko urtarrilaren 31n hartua, Euskararen Nafar Kontseiluko kide batzuk izendatzen dituena.
Azaroaren 15eko 240/2023 Foru Dekretuak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen, eta haren III. tituluak Euskararen Nafar Kontseilua arautzen du, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren parte-hartze organo gisa eta euskararen plangintzaren eta sustapenaren arloetan kontsulta egiteko eta Nafarroako Gobernuari aholku emateko organo gisa.
Zehazki, aipaturiko dekretuaren 30. eta 31. artikuluetan arautzen dira Kontseiluaren osaera, kontseilukideen izendapena, kargua uzteko arrazoiak eta ordezkoen araubidea; haietan ezartzen denez, kontseilukideak Nafarroako Gobernuaren erabakiaren bidez izendatuko dira, eta bakoitzeko, pertsona titular bat eta ordezko bat izendatu behar dira. Azken hori, kargua hutsik dagoenean arituko da, edo titularra kanpoan edo eri dagoenean.
Ikusirik Kontseiluko buruak egindako proposamena eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 240/2023 Foru Dekretuan ezarritako erakunde eta entitateek egindakoak, bidezkoa da Euskararen Nafar Kontseiluko kide hauek izendatzea, aipatu foru dekretuan ezarritako baldintzen arabera.
Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposatuta,
ERABAKITZEN DU:
1. Kontseiluko buruak proposaturik, Euskararen Nafar Kontseiluko kide titular izendatzea Agurtzane Martínez Ortigosa andrea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusia.
2. Nafarroako Parlamentuak proposaturik, ondoko pertsona hauek izendatzea Euskararen Nafar Kontseiluko kide:
–Juan Carlos Pikabea Zubiri jauna, kontseilukide titular.
–Iñaki Iriarte López jauna, ordezko kontseilukide.
–Inmaculada Jurío Macaya andrea, kontseilukide titular.
–Ainhoa Unzu Garate andrea, ordezko kontseilukide.
–Bakartxo Ruiz Jaso andrea, kontseilukide titular.
–Eneka Maiz Ulaiar andrea, ordezko kontseilukide.
–Ana Luján Martínez andrea, kontseilukide titular.
–María Roncesvalles Solana Arana andrea, ordezko kontseilukide.
–Ane Sánchez Jiménez andrea, kontseilukide titular.
–Ainhoa Aznárez Igarza andrea, ordezko kontseilukide.
3. Ondoko pertsona hauek izendatzea Euskararen Nafar Kontseiluko kide:
–Sagrario Aleman Astiz andrea, kontseilukide titular, Euskaltzaindiaren ordezkari gisa.
–Paskual Rekalde Irigoien jauna, ordezko kontseilukide, Euskaltzaindiaren ordezkari gisa.
–Imanol Núñez Aldaz jauna, kontseilukide titular, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari gisa.
–Roldan Jimeno Aranguren jauna, ordezko kontseilukide, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari gisa.
–Naiara Ardanaz Iñarga andrea, kontseilukide titular, Nafarroako Unibertsitatearen ordezkari gisa.
–Nagore Gil Fuentetaja andrea, ordezko kontseilukide, Nafarroako Unibertsitatearen ordezkari gisa.
–Mikel Arregi Pérez jauna, kontseilukide titular, Eusko Ikaskuntzaren ordezkari gisa.
–Izaskun Arratibel Pastor andrea, ordezko kontseilukide, Eusko Ikaskuntzaren ordezkari gisa.
–David Anaut Peña jauna, kontseilukide titular, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa.
–Unai Razkin Iriarte jauna, ordezko kontseilukide, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa.
–Josu Igoa Iparraguirre jauna, kontseilukide titular, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko ordezkari gisa.
–Alberto Guijarro Cano jauna, ordezko kontseilukide, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko ordezkari gisa.
–Josu Repáraz Leiza jauna, kontseilukide titular, Nafarroako Ikastolen Elkartearen ordezkari gisa.
–Janire Gracia Iñurrita andrea, ordezko kontseilukide, Nafarroako Ikastolen Elkartearen ordezkari gisa.
–Josune Arévalo Domínguez andrea, kontseilukide titular, Nafarroako Kazetarien Elkargoaren ordezkari gisa.
–Adriana López Marturet andrea, ordezko kontseilukide, Nafarroako Kazetarien Elkargoaren ordezkari gisa.
–Idurre Eskisabel Larrañaga andrea, kontseilukide titular, Euskalgintzaren Kontseiluaren ordezkari gisa.
–Amets Aranguren Arrieta andrea, ordezko kontseilukide, Euskalgintzaren Kontseiluaren ordezkari gisa.
4. Kultur elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek proposaturik, ondoko pertsona hauek izendatzea Euskararen Nafar Kontseiluko kide:
–Xabier Gartzia Castell jauna, kontseilukide titular, AEK-Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak proposaturik.
–Beatriz Buldain Etxarri andrea, ordezko kontseilukide, AEK-Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak proposaturik.
–Joxerra Olano Etxabe jauna, kontseilukide titular, IKASTARI (IKA) Kultur Elkarteak proposaturik.
–Xabier Martínez de Lezea jauna, ordezko kontseilukide, IKASTARI (IKA) Kultur Elkarteak proposaturik.
–Agurne Gaubeka Erauskin andrea, kontseilukide titular, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak proposaturik.
–Garbiñe Petriati Ijurra andrea, ordezko kontseilukide, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak proposaturik.
–Nahia Garaikoetxea Salinas andrea, kontseilukide titular, Sortzen Elkarteak proposaturik.
–Aitziber Garmendia Lizaso andrea, ordezko kontseilukide, Sortzen Elkarteak proposaturik.
–Oskar Zapata Solano jauna, kontseilukide titular, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak proposaturik.
–Juan Kruz Lacasta Zubero jauna, ordezko kontseilukide, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak proposaturik.
5. Ondoko pertsona hauek Euskararen Nafar Kontseiluko kide izendatzea, euskararen eta euskal kulturaren esparruan izen ona baitute:
–Xabier Erize Etxegarai jauna (Lleida, 1955).
–Nerea Fillat Oiz andrea (Iruña, 1977).
–Orreaga Ibarra Murillo andrea (Mezkiritz, Erro, 1960).
–Reyes Ilintxeta Jiménez andrea (Iruña, 1968).
–Aingeru Epaltza Ruiz de Alda jauna (Iruña, 1960).
6. Erabaki honen ondorioz izendatutako kontseilukideen kargualdia lau urtekoa izanen da, eta beste horrenbeste urte luzatzen ahalko da.
7. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomora bidaltzea eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 31n.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2401863