1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
21/2024 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita María Teresa Pinillos Salvador andreak sala horretan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (errekurtsoa 9/2024 prozedura arruntean bideratu da).
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, María Teresa Pinillos Salvador andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urriaren 25eko 380/2023 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen kalifikazio-epaimahaiaren 2023ko ekainaren 26ko erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Erabaki horren bidez, Nafarroako toki entitateetan kontu-hartzaile lanpostuetarako gaikuntza emateko eta lanpostu horietara merezimendu-lehiaketa bidez sartzeko lehiakideen zerrenda onetsi zen, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ziren eta merezimenduen baremoaren behin betiko puntuazioa onetsi zen.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.
Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea María Teresa Pinillos Salvador andreak jarri duen eta 9/2024 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta María Teresa Pinillos Salvador andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko otsailaren 5ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2402123