35. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

194/2024 EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Iciar Zabalza Aldave andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Agirien Kudeaketaren eta Artxibo Nagusiaren Ataleko bulegoburu izendatzen duena (573 zenbakidun lanpostua).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2023ko urriaren 6ko 2145/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatutako ebazpena 2023ko urriaren 24an argitaratu zen, 2023ko 220. NAOan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko urtarrilaren 12an emandako 100/2024 Ebazpenaren bidez, burutzen deialdietan onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta, hala, 573 zenbakidun lanposturako deialdia automatikoki ebatzi zen onartutako pertsona bakarraren alde: Iciar Zabalza Aldave.

Deialdiaren 10.7 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da Iciar Zabalza Aldave andrearen izendapena egitea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Iciar Zabalza Aldave, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Agirien Kudeaketaren eta Artxibo Nagusiaren Ataleko bulegoburu izendatzea. Merezimendu-lehiaketa bidez lortu du plantillan 573 zenbakia duen burutza hori.

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak Giza Baliabideen Zerbitzuan jabetu beharko du burutzaz, izendapena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Hirugarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari jakinaraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 24an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2402134