1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
11/2024 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 31koa, Sandra Muñoz Pérez andrea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko zuzendariorde izendatzen duena.
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Estatutuen 15. artikuluak ezartzen duenez (azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsitako estatutuak), Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kenduko ditu zuzendariordeak, foru dekretu bidez, kirolaren arloko eskumena duen departamentuko titularrak proposatuta.
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko urtarrilaren hogeita hamaikan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Sandra Muñoz Pérez andrea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko zuzendariorde izendatzea.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 31n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2401756