1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
461/2024 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita kargutik kentzea Itziar Arrieta Salinas andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Industria, Memoria eta Bizikidetza eta Kultura, Kirol eta Turismo arloetarako Informazio Sistemen Ataleko burua (plantilla organikoan 9964 zenbakia duen lanpostua).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Itziar Arrieta Salinas andrea –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa– Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Industria, Memoria eta Bizikidetza eta Kultura, Kirol eta Turismo arloetarako Informazio Sistemen Ataleko buru izendatu zuten, sei urterako (plantilla organikoan 9964 zenbakia duen lanpostua).
Urtarrilaren 30eko 4/2024 Foru Aginduaren bidez, Itziar Arrieta Salinas andrea Hezkuntza Departamentuko Informazio Sistemen Eboluzio Proiektuen eta Administrazio Elektronikoaren Ataleko buru izendatu dute. Izendapen horrek 2024ko otsailaren 1etik aurrera ditu ondorioak, eta goian aipatutako ataleko burutzan jarduteko azken eguna 2023ko urtarrilaren 31 izan da.
Aipatu deialdiko 15.5 artikuluak ezartzen du ezen merezimendu lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Erabakitzen da kargutik kentzea Itziar Arrieta Salinas andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Industria, Memoria eta Bizikidetza eta Kultura, Kirol eta Turismo arloetarako Informazio Sistemen Ataleko burua (plantilla organikoan 9964 zenbakia duen lanpostua). Burutza horretan aritzeko azken eguna 2024ko urtarrilaren 31 izan zen.
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko eta Hezkuntza Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko otsailaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2402585