1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
290/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, bukaera ematen diona merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez mediku lanpostuak betetzeko sarrera-prozedurari, María Concepción Alsúa Fernández andrea funtzionario izendatzen duena eta xedatzen duena bidezkoa dela Maite Eder Uriguen Calzada andrea kontratatzea.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 3an emandako 2517/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako medikuen bi lanpostu, gehienez ere, salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 73/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 887/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaien aldeko izendapen-proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren webguneko fitxan argitaratu zen 2023ko abenduaren 22an.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena eta kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. María Concepción Alsúa Fernández andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, mediku lanpostuetan aritzeko.
2. Maite Eder Uriguen Calzada andrea lanaldi partzialeko lan-kontratu bidez kontratatzea bidezkoa dela zehaztea.
3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izendatutako izangaiak lanpostuaren jabetza hartu beharko du 2024ko otsailaren 21ean, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
Lanaldi partzialeko lan araubideko kontratua eginen zaion izangaiak dagokion kontratua sinatu beharko du 2024ko otsailaren 21ean, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.
5. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA |
URIGUEN CALZADA, MAITE EDER | 0011505 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP | LIZARRA | EREMU MISTOA |
ALSUA FERNANDEZ, MARIA CONCEPCION | 0003763 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
Iragarkiaren kodea: F2401500