35. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

281/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, sistema informatikoetako erdi mailako teknikari lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduren deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 88/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 906/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaien aldeko izendapen-proposamena egin zuen kalifikazio-epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko azaroaren 16an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Manuel Jesús Mayer Moya jauna, Fernando Elía Pitillas jauna, Inmaculada Fortanet Cervera andrea, Jon Esparza Martín jauna eta José Vicente Camino Unzu jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, sistema informatikoetako erdi mailako teknikari lanpostuan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko otsailaren 21ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, bakoitzari dagokionaren arabera, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko, Hezkuntza Departamentuko, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko idazkaritza tekniko nagusietan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko, Hezkuntza Departamentuko, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko idazkaritza tekniko nagusietara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

MAYER MOYA, MANUEL JESUS

0000858

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

TELEKOMUNIKAZIOETAKO ETA DIGITALIZAZIOKO ZN

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

EREMU MISTOA

ELIA PITILLAS, FERNANDO

0000973

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

TELEKOMUNIKAZIOETAKO ETA DIGITALIZAZIOKO ZN

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

EREMU MISTOA

FORTANET CERVERA, INMACULADA

0039400

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

LANBIDE HEZIKETAKO, DIGITALIZAZIOKO ETA HEZKUNTZA ZERBITZUETAKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

ESPARZA MARTIN, JON

0010092

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

CORDOVILLA

EREMU MISTOA

CAMINO UNZU, JOSE VICENTE

0005845

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO ITN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2401561