35. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

9/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 30ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Miren Nekane Vizcay Urrutia andrea, Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen Bulegoko burua.

Miren Nekane Vizcay Urrutia andreak, Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen Bulegoko buruak, uko egin dio burutza betetzeari. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 10eko 30/2022 Foru Aginduaren bidez izendatu zuten lanpostu horretarako bitarte baterako.

Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Miren Nekane Vizcay Urrutia andrea, Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen Bulego burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko urtarrilaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Departamentuko Langileria Bulegoari eta Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzuari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2401706