1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
21E/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 30ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez Urko Maestu Casas jauna Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Bulegoko buru izendatzen baita bitarte baterako. Bulego hori Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren. Halaber, izendatua izateko proposatu den pertsona zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularraren adostasuna beharko du. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Osasun Departamentuaren adostasuna.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Urko Maestu Casas jauna Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, 2024ko otsailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Bulego hori Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzura, Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2401701