35. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

19E/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 29koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez Blanca Esther Ruiz Carrascosa andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Prestakuntza Koordinatu eta Ebaluatzeko Bulegoko buru. Bulego hori Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan dago, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Zerbitzuan.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren. Halaber, izendatua izateko proposatu den pertsona zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularraren adostasuna beharko du. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Hezkuntza Departamentuaren adostasuna.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Blanca Esther Ruiz Carrascosa andrea Prestakuntza Koordinatu eta Ebaluatzeko Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako, 2024ko otsailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Bulego hori Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan dago, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Zerbitzuan.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 29an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2401533