1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
64E/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 30ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez Beatriz Varona Vadillo andrea Familia Bulegoko buru izendatzen baita bitarte baterako. Bulego hori Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari atxikita dago, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.
Kontuan hartuta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendapenaren alde egindako txostena.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandakoak ere,
AGINTZEN DUT:
1. Beatriz Varona Vadillo andrea Familia Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Bulego hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari atxikita dago, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan.
2. Foru agindu honek 2024ko otsailaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2401705