34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/00914 (EG/-) espedientea. Jendaurreko informazioa.
Ur aprobetxamendu bat azkentzea Iturenen

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.

Ofizioz ireki da espedientea.

Emakidaren titularra: Ameztia putzuko erabiltzaileen elkartea.

Ibaiaren edo errekaren izena: Putzua.

Azkendu beharreko aprobetxamenduaren emaria: 0,069 l/s.

Hargunearen tokia: Ameztia alderdia.

Udal mugartea eta probintzia: Ituren (Nafarroa).

Erabilera: etxerako eta aziendari edaten emateko.

–Obren azalpen laburra eta helburua:

Aprobetxamendurako eskubide honen azkentzea: 0,069 l/s-ko ur aprobetxamendua Ameztia alderdian dagoen putzi batetik, 1. poligonoko 71. lurzatian, Iturengo udal mugartean (Nafarroa), Ameztia putzuko erabiltzaileen elkarteari eman zitzaiona etxeko erabileretarako eta abeltzaintzarako. Arrazoia da emakidarako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2024ko urtarrilaren 15ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2401083