34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, Hirigune historikoko barne eraberritzerako plan bereziaren 71. eta 106. artikuluetan. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egindako Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual bat Tafallako Hirigune historikoko barne eraberritzerako plan bereziaren 71. eta 106. artikuluetan, Tafallako Udalak sustatuta. Aldaketaren helburua da arautzea zer baldintza bete behar diren eremu horretan jartzeko eguzki-plaken bidez energia sortzen duten instalazioak, autokontsumorako.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2024ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2401605