34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, Hiri-antolamenduko plan orokorraren erabilera-arau orokorren 5.5 artikuluan. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa xehatu bat Tafallako Hiri-antolamenduko plan orokorraren erabilera-arau orokorren 5.5 artikuluan, Tafallako Udalak sustatuta. Aldaketaren helburua da "industria-erabilera"ren arauketan sartzea jarduera ekonomiko batzuen zerrenda bat, zeinak bateragarriak izanen diren baldintza zehatz batzuk betez gero. Azken batean, industria-eremuei beste erabilera batzuk eman nahi zaizkie, ulertuta erabilera horiek –beren dimentsioak eta ezaugarri formalak direla eta– nekez izan ahal dituztela bizitokietarako hiri-egiturek.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2401602