34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

Udal Planaren aldaketa baten araudia. Aldaketak eragiten die katastroko 4. poligonoko 114. lurzatiaren zati bati, 332C azpilurzatiari eta alboko bide publikoari

Orotz-Beteluko Udalak, 2023ko uztailaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea egiturazko aldaketa bat Orotz-Beteluko Udal Planean, Tirso Aranaz Cordeirok sustatuta. Aldaketak eragiten die katastroko 4. poligonoko 114. lurzatiaren zati bati, 332C azpilurzatiari eta alboko bide publikoari.

Behin betiko onespena argitara eman zen 2023ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 16an, eta orain argitara ematen da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz. Legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, zuzenduko zaiona Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari.

Orotz-Betelun, 2024ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Josep Franquesa Sobrino.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2402002