34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 127., 128., 286., 300. eta 355. lurzatietan. Hasierako onespena

Murietako Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, U.A.–25 eta S.G.–13 unitateetan. Horrek eragiten die Murietako katastroko 1. poligonoko 127., 128., 286., 300. eta 355. lurzatiei. Eneko Martorell Ordoyok sustatu du, eta Francés Arquitectos SLPk idatzi.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Murietan, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2401461