34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Herri-lurrak desafektatzea, lur partikular batekin trukatzeko. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2024ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran, onetsi zuen behin betiko onestea 14.663,50 m² desafektatzea (5. poligonoko 14.,15., 284. eta 703. lurzatiak, Mirandako alderdian), gero lur horiek trukatzeko Jose María Ollo Aristuren lur partikularraren 65.686,49 m²-rekin (4. poligonoko 312., 330. eta 331. lurzatiak, Zalduako eta Muñozko alderdietan).

2023ko azaroaren 6ko bilkuran onetsi zen desafektazioaren hasierako onespena, eta jendaurrean jarri zen iragarkia argitaratuz 2023ko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian ez da alegaziorik aurkeztu, eta erabaki da hitzarmena behin betiko onestea.

Irunberrin, 2024ko otsailaren 4an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2402028