34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 39. lurzatian. Hasierako onespena

Lesakako Udaleko alkateak, urtarrilaren 29an emandako 48/2024 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi du Sugiederrenea etxearen hiri-jarduketarako plan berezia (2. poligonoko 39. lurzatia), eraikin horren jabekideek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, alegazioak aurkez ditzaten.

Lesakan, 2024ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2401548