34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hirigintza-hitzarmena 2. poligonoko 39. lurzatian. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2024ko urtarrilaren 24an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hirigintza-hitzarmena, Sugiederrenea etxearen azalera urbanizatua Udalaren alde gauzatzeko, eta bide-zortasunak ezartzea etxe horretara eta partzela pribatura ondare-partzelaren bidez sartzeko. Hitzarmenaren sustatzaileak etxe horren jabekideak dira.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean jartzen da 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Epe horretan, espediente hori interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten.

Lesakan, 2024ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2401536