34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Ollokiko 1. poligonoko 541. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, alkateak 2024ko urtarrilaren 31n emandako ebazpen baten bidez, ebatzi zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Ollokiko 1. poligonoko 541. lurzatirako, Promociones Caricente de Desarrollos Urbanísticos SLk sustatuta. Helburua da indarrean dagoen planeamenduko determinazio xehakatuak aldatzea; zehazki, honako hauek: etxebizitza mota, eraikigarritasuna, solairu kopurua eta aurreikusitako gehieneko etxebizitza kopurua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2024ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2401831