34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko seme-alaben jaiotzagatik edo adopzioagatik. Laburpena Haurtxo-txekeak, 2024

DDBN (identifikazioa): 741138.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/741138).

Onetsi zen Alkatetzaren 2024ko urtarrilaren 18ko 18/2024 Ebazpenaren bidez.

Lehena.–Onuradunak. Honako pertsona fisiko hauek izanen dute laguntzak hartzeko eskubidea:

–Aita edo ama, filiazio naturalaren bidezkoa nahiz adopziozko filiazioaren bidezkoa, baldin eta ez bada baztertu guraso-ahaletik edo ez bazaio hura kendu.

–Aita-amak guraso-ahaletik baztertu badira edo hura kendu bazaie, onuraduna izanen da guraso-ahala duen tutorea, betiere eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.

–Epai bidezko banantzea edo dibortzioa gertatu denean, dagokion ebazpen judizialean zaintza esleitu zaion ama edo aita.

–Ebazpen judizialean ezarri bada pertsona bat baino gehiagoren arteko zaintza eta jagoletza partekatua, pertsona horiek adostu beharko dute zein izanen den laguntzaren eskatzailea, onuradun bakarra izanen baita.

Bigarrena.–Xedea. Oinarri hauen xedea da Zizur Zendeako Udalak ematen dituen laguntzak arautzea, Zizur zendean bizi diren familiei sostengu ekonomikoa emateko, aurre egin diezaieten, 2024an, jaiotzaz edo adopzioz seme-alaba gehiago datozenean sortutako beharrei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak. Oinarri arautzaileak, erregulatzen dituztenak seme-alaben jaiotzagatik edo adopzioagatik ematen diren 2024ko laguntza ekonomikoak (haurtxo-txekeak).

Laugarrena.–Zenbatekoa: 10.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea hasiko da oinarrien laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Gazolatzen, 2024ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2401462