34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Bide batzuen kalifikazio juridikoa aldatzea, PSF La Nava eguzki-instalazio fotovoltaikoa paratzeko. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, eta Solen Energía La Nava SLUk egindako eskaerari erantzunez, hasiera batez onetsi zuen PSF La Nava eguzki-instalazio fotovoltaikoak ukitutako bide publikoak desafektatzea (La Sarda alderdia 1). Epeak laburtu eginen dira, desafektazioa foru interesekotzat jotzen da eta.

Hala, espedientea jendaurrean egonen da 15 egunez, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ager daitezen beren burua interesduntzat jotzen dutenak eta aurkez ditzaten egoki irizten dituzten alegazio, iradokizun edo erreklamazioak. Hori dena, jarraikiz xedatuta dagoenari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 12. artikuluan (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).

Castejonen, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2401750