34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Berriobeitiko BPI-1 Muskilda unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2024ko urtarrilaren 31ko 95. Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Berriobeitiko BPI-1 Muskilda unitatean, Metales de Navarra SAk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta aldi horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, eta, era berean, jendaurrean jartzen da ingurumen-ebaluazio prozeduraren hasiera; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Berriobeitin, 2024ko otsailaren 1ean.–Alkate udalburua, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2401889