34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Eultza sektorean sistema orokorren, zubiaren eta scalextric-aren indartzea aldatzeko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2024ko urtarrilaren 12an egindako ezohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea, Eultza sektorean sistema orokorren, zubiaren eta scalextric-aren indartzea aldatzeko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, Eultzako Sektoreko UE-1 eta UE-2 unitateetako konpentsazio batzordeek sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udal honetako egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko erakustaldian, edozein pertsonak aztertu ahal izango du Eultza sektorean sistema orokorrak, zubia eta scalextric-a indartzeko aldaketak egiteko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailearen espedientea, eta egoki diren alegazioak egin ahal izango dira. Horretarako, interesdunen eskura geratzen da izapidetutako administrazio-espedientea, jendaurrean ikusgai dagoen bitartean Udal Idazkaritzan aztertu ahal izateko.

Barañainen, 2024ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2401459