34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

L10B merkataritzako lokalaren salmenta Mutiloako Irulegiko gazteluaren plazako 3an (1987 lurzatia, 2. poligonoa, 5. azpieremua, 9. hiri-unitatea)

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 25ean, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea Mutiloako Irulegiko gazteluaren plazako 3an dagoen L10B merkataritzako lokala (1987 lurzatia, 2. poligonoa, 5. azpieremua, 9. hiri-unitatea).

Hasierako prezioa: 74.821,50 euro.

Proposamenak aurkeztuko dira Arangurengo Udalaren erregistroan (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun naturalen barnean.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2024ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2401719