34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

L9 merkataritzako lokalaren salmenta Mutiloako Anaitasuna etorbideko 13-15ean (Mutiloartea sektoreko 21. lurzatia, 12129 erregistroko finka)

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 25ean, erabaki zuen gutun-azal itxien bidezko salmenta publikoan jartzea Mutiloako Anaitasuna etorbideko 13-15ean dagoen L9 lokala (Mutiloartea sektoreko 21. lurzatia, 12129 erregistroko finka).

Hasierako prezioa: 197.067,00 euro.

Proposamenak aurkeztuko dira Arangurengo Udalaren erregistroan (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun naturalen barnean.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2024ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2401717