34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 18. lurzatian. Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 25ean, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, horren bidez gehieneko lerrokadurak ezartzeko, lau etxebizitza eraikitzeko, La Fuente kaleko 4 zenbakian (katastroko 3. poligonoko 18. lurzatia), A30 eraikuntza-egokitzapena, SR Tajonar 1 sektorean, Arangurengo Udal Plan Orokorraren barnean. Sustatzailea Ainhoa Myriam Rico Peña da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2401716