34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 1235. lurzatian. Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 25ean, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, horren bidez gehieneko lerrokadurak ezartzeko Mutiloako Aldapa kaleko 8an dagoen eraikinean (katastroko 1. poligonoko 1235. lurzatia), Juan Flamarique Díezek sustatuta. Aldaketak ez du ekarriko Aranguren Ibarreko Udal Plan Orokorrean ezarritako gehieneko eraikigarritsuna handitzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2401692