34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko abenduaren 21ean egin bilkuran, Mankomunitatearen lan publikoaren eskaintza onetsi zuen 2024. urterako.

Mankomunitateko buruaren abenduaren 29ko 20/2023 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi da: deialdia, gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura jardun dezan.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte-hezitzailearen lanpostu bat betetzea, lanaldi osokoa eta B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez.

Halaber, deialdi honen bidez hautapen-prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hauek osatu nahi dira, 9. oinarrian xedaturikoarekin bat:

a) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

1.2. Izangaia, hautaprobak gainditu eta deialdi honetako lanpostuan aritzeko izendatu ondotik, Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean sartuko da, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio, araubide horretan ezarritako babesean.

1.3. Hautapen-prozesua gainditurik, deialdiko lanpostua betetzeko izendatzen den pertsona B mailan edo taldean egokituko da, eta plantilla organikoan nahiz gainerako xedapen aplikagarrietan ezarrita dauden lansari eta osagarriak jasoko ditu.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta agiriak aurkezteko epearen barnean (deialdiaren 7.2 apartatuan adierazia), eta lanpostuaz jabetu hartu arte, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak.

a) Espainiako herritarra izatea, Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuak direla medio.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko tratatuek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearenek ere, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Gizarte Hezkuntzako gradudun, lizentziadun edo diplomadun titulu unibertsitarioa izatea, edo horien baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean halako titulua eskuratzeko moduan egotea.

Onartuko dira, orobat, Gizarte Integrazioko LH II-ko edo Goi-mailako titulua dutenak, baldin eta beste gradudun, lizentziadun edo diplomadun titulu bat ere badaukate gizarte-zientzietako arloren batean, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean halako titulua eskuratzeko moduan badaude.

Parte hartzen ahalko dute, halaber, gizarte-zientzien arloko gradudun, lizentziadun edo diplomadun titulu unibertsitario bat dutenek –edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean halako bat eskuratzeko moduan daudenek–, baldin eta Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialak emandako lanbide gaikuntza ere badaukate.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, eskuratu duten izangaiei, Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean.

d) Euskara jakitea. Frogatzeko, aurkeztu beharko da C-1 titulua, gaur egun Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialean eta NAPIn indarrean den baremoarekin bat, edo maila horretako beste tituluren bat (EGA edo beste batzuk...), ofizialki baliokidetzat aitortutakoa.

Maila hori frogatzen ahalko da, orobat, berariazko proba bat gaindituta, izangaiak behar adinako hizkuntza maila baduela zehaztekoa. NAPIko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Atalak eginen du proba hori. Betiere, proba hori eginen da oposizio-lehiaketako gainerako probak egin baino lehen. Baldintza hau betetzen ez dutenek (edo aipatutako tituluak ez aurkezteagatik, edo euskara jakiteari buruzko proba ez gainditzeagatik), ezin izanen dira aurkeztu, ez eta parte hartu ere, oposizio-lehiaketako gainerako probetan.

e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

f) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

g) Ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, B motakoa, eta ibilgailu bat eskuragarri edukitzea.

h) Haurrendako eta nerabeendako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.

i) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

2.2. Baldintza horiek deialdiaren 7.2 apartatuan ezarritako epean eta moduan egiaztatu beharko ditu izendatua izateko proposatzen den izangaiak, salbu eta, 3. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, eskabidearekin batera aurkeztu behar direnak.

3.–Eskabideak aurkeztea.

3.1. Eskabideak.

Eskabideak deialdi honen I. eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskabide eredua Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Idazkaritzan emanen da. Horretarako 948 305353 telefono zenbakira deitu behar da 9:00etatik 14:00etara bitartean. Mankomunitatearen web-orritik ere deskargatzen ahalko da, edo info@gzultzamaldea.es posta elektronikoko helbidera idatziz eskatu. Bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean egonen da eskuragarri, argitaratzen denean.

3.2. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztuko dira Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Erregistro Orokorrean (San Pedro kalea 8 bis, behea, 31797 Larraintzar, Ultzama). Orobat, aurkezten ahalko dira erakunde deitzailearen egoitza elektronikoaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz, hogeita hamar egun balioduneko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, hori ziurtatu aurretik.

Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak noiznahi zuzentzen ahalko dira, ofizioz nahiz interesdunak eskaturik.

3.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Izangaiek, eskabidearekin batera, aurkeztuko dituzte alegaturiko merezimendu guztiak frogatzen dituzten agiriak, baremoaren ondorioetarako, bai eta eskatutako titulazioaren frogagiriak eta NANaren eta gidabaimenaren fotokopia konpultsatuak ere.

Desgaitasuna duten izangaiek epeak eta moduak egokitzeko eskatzen ahalko dute ariketak egiteko, hala behar izanez gero. Kasu horietan eskabidean, beste orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten. Era berean, aurkeztu beharko dute desgaitasuna frogatzen duen ziurtagiria.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea buruturik, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta epaimahaiaren behin betiko osaera onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko. Izangai bazterturik ez bada, besterik gabe onetsiko da onartuen zerrenda behin betiko gisa.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun naturaleko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta horiek ebatzi ondoan, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

4.4. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioko lehen ariketa non, noiz eta zer ordutan eginen den. Gainerako ariketak egiteko tokia eta eguna Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian iragarriko dira.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

1.–Epaimahaiburua: Jesús M.ª Larretxea Lazkano, Ultzama Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Martín M.ª Picabea Aguirre, Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.

2.–Epaimahaikidea: María Cristina Lopes Dos Santos, arloko teknikaria Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargoan.

Ordezkoa: arloko teknikari bat, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargoak izendatua.

3.–Epaimahaikidea: Ekiñe Ramos Zubiria, Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzailea.

Ordezkoa: gizarte-hezitzailearen lanpostuan aritzen den beste norbait, beste oinarrizko gizarte-zerbitzu batekoa, Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak izendatua.

4.–Epaimahaikidea: Nekane Garzia Razkin, Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea, mankomunitateko langileen ordezkari gisa.

Ordezkoa: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko beste langile bat, mankomunitateko langileen ordezkari gisa.

5.–Epaimahaikide-idazkaria: Alfonso Araujo Guardamino, Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: idazkari karguan aritzen den beste norbait, beste oinarrizko gizarte-zerbitzu batekoa, Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak izendatua.

5.2. Kalifikazio-epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Kalifikazio-epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketa baliozkoa izateko eta jarduketak egiteko, beharrezkoa izanen da bertan izatea epaimahaiburua eta epaimahaikide-idazkaria, edo haien ordezkoak, eta gutxienez ere mahaikideen erdiak.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 39/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute kalifikazio-epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Kalifikazio-epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eska dezake proba baterako edo guztietarako. Aholkulari horien laguntza norberaren espezialitate teknikora mugatuko da.

6.–Euskara proba.

Ahozkoa eta idatzizkoa izanen da. Izangaiek bi proba egin beharko dituzte, eta bien gaineko kalifikazioa izanen da "gai" edo "ez gai". Baztertu eginen dira "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak. Jakite maila izanen da C1 maila, EGA edo parekoa.

7.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

7.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, oposizioaldia lehenbizi eta lehiaketaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

7.2. Oposizioaldia.

7.2.1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean, edo ondoko beste ebazpen batean, zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Gero, kalifikazio-epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian, erregelamenduari jarraikiz.

7.2.2. Oposizioak honako ariketa hauek izanen ditu:

–Lehen ariketa: teorikoa izanen da, eta gai-zerrendako 1. eta 2. ataletan (II. eranskina) jasotako gaiei buruzkoa. 80 eta 100 galdera arteko test bati erantzun beharko zaio idatziz. Zenbait erantzun emanen dira aukeran galdera bakoitzerako, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrak zigortu eginen dira, epaimahaiaren irizpidearen arabera. Horren berri emanen zaie izangaiei proba hasterakoan. Ariketa egiteko izangaiek gehienez zenbat denbora izanen duten, hura hasterakoan adieraziko du kalifikazio-epaimahaiak. Proba egiten ahalko da Nafarroako bi hizkuntza ofizialetako edozeineta (gaztelania eta euskara).

Proba hau gainditzeko eta, hala, deialdiko hurrengo ariketak egin ahal izateko, lortu beharko da, gutxienez, ariketaren gehieneko puntuazioaren erdia. Dena dela, gutxieneko hori gainditzen ez dutenak ez dira baztertuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendatik, halakoa sortuko baita deialdi honen ondorioz.

Gehieneko denbora: 2 ordu.

–Bigarren ariketa: teoriko-praktikoa izanen da, eta gai-zerrendako 2. ataleko edukiei buruz epaimahaiak proposatutako kasuak ebatzi beharko dira idatziz. Ariketa egiteko izangaiek gehienez zenbat denbora izanen duten, hura hasterakoan adieraziko du kalifikazio-epaimahaiak.

Proba hau gainditzeko eta, hala, deialdiko hurrengo ariketa egin ahal izateko, lortu beharko da, gutxienez, ariketaren gehieneko puntuazioaren erdia. Dena dela, gutxieneko hori gainditzen ez dutenak ez dira baztertuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendatik, halakoa sortuko baita deialdi honen ondorioz.

Gehieneko denbora: 3 ordu.

–Hirugarren ariketa: teoriko-praktikoa izanen da, eta bigarren ariketako azterketaren ahozko defentsa egin beharko da. Ariketa egiteko izangaiek gehienez zenbat denbora izanen duten, hura hasterakoan adieraziko du kalifikazio-epaimahaiak. Proba euskaraz soilik eginen da. Proba hau gainditzeko ez da eskatuko gutxieneko puntuaziorik.

Gehieneko denbora: 1/2 ordu.

7.2.3. Probak egiten ahalko dira egun batean edo zenbaitetan, eta emaitzen berri emanen da 7.2.1 apartatuan ezarritako moduan.

7.2.4. Oposizioko ariketen balorazioan 70 puntu ematen ahalko dira gehienez, honela banatuak:

–Lehen ariketa: gehienez ere 30 puntu.

–Bigarren ariketa: gehienez ere 30 puntu.

–Hirugarren ariketa: gehienez ere 10 puntu.

7.2.5. Lehen eta bigarren ariketako probak plika sistemaren bidez eginen dira.

7.2.6. Ariketa bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak plikak irekitzeko deia eginen die parte-hartzaileei, jendaurreko ekitaldi batean, eta probak gainditu dituzten izangaien zerrenda argitaratuko da, eskuratutako kalifikazioak adierazita, ariketak egin diren tokian eta Mankomunitatearen iragarki-taulan. Orobat, zerrenda hori kontsultatzen ahalko 948 305353 telefono zenbakira deituta, eta lortzen ahalko da info@gzultzamaldea.org posta elektronikoko helbidearen bidez ere. Bi egun naturaleko epea irekiko da lortutako emaitzei buruzko alegazioak egiteko.

7.2.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat aldean dutela agertu beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira azterketara agertzen ez direnak edo nor diren frogatzen ez dutenak arestian aipatutako agirietako baten bidez.

7.2.8. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.

7.3. Lehiaketaldia.

7.3.1. Aldi honetan parte hartuko dute oposizioaldiko lehen ariketa gainditu dutenek soilik.

7.3.2. Deialdiaren 3.3 oinarrian agindutakoarekin bat, merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko dira, oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak erabilita; eta hala egin ezean, merezimendu horiek alegatu ez direla ulertuko da.

7.3.3. Deialdiko II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak alegatu eta frogatu diren merezimenduak.

7.3.4. Lehiaketaldian gehienez ere 30 puntu lortzen ahal dira, honela banatuak:

a) Titulu akademikoak: gehienez ere 8 puntu.

b) Egindako zerbitzuak: gehienez ere 15 puntu.

c) Prestakuntzako ekintzak: gehienez ere 7 puntu.

7.3.5. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, aipatu baremoan atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

7.3.6. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatutako eta frogatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak.

7.3.7. Merezimenduen kalifikazioa burututakoan, epaimahaiak lortutako puntuazioak argitaratuko ditu Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta 5 egun balioduneko erreklamazio epea ezarriko du, izangaiek alega dezaten eskubideko jotzen duten guztia merezimenduen balorazioaren gainean.

Erreklamazioetarako epea iraganik eta epaimahaiak haiek ebatzitakoan, iragarki-taulan ezarriko da izangaien zerrenda, lehiaketaldian ateratako puntuazioak adierazita. Puntuazio horiek oposizioaldian eskuratutakoari gehituko zaizkio, eta horrela aterako da oposizio-lehiaketaren guztirako puntuazioa.

8.–Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

8.1. Hautaprobak buruturik, kalifikazio-epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizio-lehiaketan lortutako kalifikazioak adierazita, probak egin diren tokian eta Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan. Halaber, zerrenda hori eta espediente osoa Mankomunitateko buruari igorriko dizkio, bai eta probak puntuazio handienarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamena ere. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Berdinketarik gertatuz gero, bigarren ariketan puntu gehien eskuratu dutenen alde ebatziko da. Hala eta guztiz ere berdinduta segituz gero, lehen ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan. Azkenik, berdinketak irauten badu, zozketa bidez ebatziko da.

8.2. Izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 10 egun naturalen barnean, proposatutako izangaiak honako agiriok aurkeztu beharko dizkio Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari:

a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena; bestela, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak emandako txostena, frogatzeko interesdunak ez duela karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiri bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.

e) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

8.3. Aipatu epearen barnean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

8.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak lanpostua beteko du 8.1 apartatuko zerrendan –probak gainditu dituztenen zerrendan– hurrengoa den izangaiarekin, eta horrekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

8.5. Nahitaezko betebehar eta baldintzen frogagiriez gain, Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, bere eskudantziak erabiltzeko, beste edozein agiri eska diezaioke proposatutako izangaiari, eta hark deialdi honen 7.2 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko ditu.

9.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Hautapen-prozesua bururatutakoan, hautatu den izangaia izendatuko du Mankomunitateak.

9.2. Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak nominako eta plantillako langile lan-kontratudun finkoaren izaera emanen diete izendatutakoei, Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finkoen arloan indarrean diren xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin.

9.3. Izendapena eta, bidezkoa bada, kontratatzeko baimena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Izangai izendatuak 15 egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz, izendapena jakinarazten denetik hasita. Lan loturaren kasuetan, interesdunek epe horretan izenpetu beharko dute kontratua.

Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun langile finkoa izateko. Hala bada, deialdiko 7.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendak.

10.1. Jarraikiz xedatua dagoenari Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan (lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onesten dituena) eta oinarri honetan ezarritako prozeduran, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen-prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Gainerako izangaiak.

10.2. Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean kontratatzeko zerrenda.

Epaimahaiak sartzeko hautapen espedientea igorri ondoren, Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du, probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen zerrenda eta gainerako izangaien zerrenda onesteko; hori guztia, une horretan indarrean diren kudeaketa arauei jarraikiz. Zerrenda horiek argitara emanen dira Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan.

Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren hurrenkera: probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen kasuan, sartzeko hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, guztira lortutako puntuazioaren arabera (lehen ariketa gainditu dutenek lehiaketaren balorazioan eskuratutako puntuak ere gehituko dizkiote puntuazio horri).

Berdinketarik gertatzen bada, hura ebazteko, aplikatuko dira deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak.

Izangaiak aldi baterako kontratatzeko zerrendan sartzeak ez du berekin ekartzen interesdunei onartu izana 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztela, horiek frogatu behar baitira oinarri honetan ezartzen den eran.

Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, honako hauek beteko dira: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 94. artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), Mankomunitatearen indarreko akordioa, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Dei horretan kontuan hartuko da ezarrita dagoena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 4. apartatuan.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko 2. oinarrian eskatzen den titulazioaren gaineko baldintzak betetzen direlako frogagiriak, kontratua formalizatzerakoan ekarri ere, horretarako aurkeztuz jatorrizko agiriak edo kopia behar bezala konpultsatuak.

Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak, deusetan ukatu gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

Zerrenden indarraldia: hurrengo deialdi publikoa egin arte.

10.3. Baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

11.–Errekurtsoak.

11.1. Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

11.2. Deialdi honen oinarrien kontra edo aplikatzeko egintzen kontra, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, errekurtso hauetakoren jar daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearekin, zeinaren bidez arautzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.11.3. Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.

I. ERANSKINA.–ESKABIDEA

Eskabidea, parte hartzeko Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte-hezitzailearen lanpostu bat, lanaldi osokoa eta B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

I.–Hautapen-prozesua.

Deialdia egiten duen erakundea: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Lanpostuaren izena: gizarte-hezitzailea, B mailakoa.

II.–Datu pertsonalak.

Deiturak eta izena: .................................................................................................................................

Helbidea: .................................................................................................................................................

1. telefonoa: ........................................................... 2. telefonoa: ...........................................................

Helbide elektronikoa: .............................................................................................................................

–Bitarteko elektronikoak: jakinarazpen telematikoa: BAI / EZ

–Adierazitako posta-helbidean jakinaraztea: BAI / EZ

Bitarteko elektronikoak aukeratzen badituzu, bide hori erabiliko da eskabide honekin lotutako edozein komunikazio edo jakinarazpen egiteko, eta jakinarazpenak behar bezala egintzat joko dira eta behar diren ondorioak izanen dituzte, harik eta berariaz jakinarazten duzun arte jakinarazpenak posta-helbidearen bidez egitea nahi duzula.

III.–Aditzera ematen dut.

Eskabide honekin batera merezimenduak eta merezimenduen egiaztagirien kopiak aurkezten ditut, deialdiaren 3.3 oinarrian jasotzen den eran.

DESGAITASUNA:

BADUT / EZ DUT aitortua desgaitasun bat, honako maila honetakoa: %...................(e)koa, eta desgaitasunaren ziurtagiria aurkezten dut.

EUSKARAREN JAKITE-MAILA EGIAZTATZEA:

BAI / EZ Euskararen jakite-maila egiaztatzeko agiririk aurkeztu ezin dudanez, hura bete beharreko baldintza izanik, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eginen dituen egiaztapen probetara aurkezteko konpromisoa hartzen dut.

Horiek horrela, ADITZERA EMATEN DUT:

1. Betetzen ditudala deialdiaren oinarrietan hautapen-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak guztiak.

2. Ez nagoela kondenatua dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoetan aritzeko.

3. Ez dudala indarreko xedapenetan ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasunerako berariazko kausarik.

4. Alegatutako merezimenduak eta haien frogagiriak errealitatearen isla zehatza direla.

Horregatik guztiagatik,

ESKATZEN DUDALA eskabide honetan aipatzen den deialdian onar nazatela.

Eguna eta sinadura:

Adierazpenaren egileak baimena ematen dio toki erakundeari, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientean eta izapideetan jasota dauden bere datuak trata daitezen, fitxategi automatizatu batean sartzeko, fitxategi horren helburua baita datu pertsonal horiek sartzen dituzten organoei erraztea dagozkien kudeaketa, egiaztapen eta jarraipen prozedurak kontrolatzeko eta hobetzeko jarduketak; eta badaki, aipatu lege organikoan xedatutakoaren arabera, toki erakundearengana jo dezakeela datu horietan sartzeko, haiek zuzentzeko, haiek ezerezteko, eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak erabiltzeko, idatziz, eskatzailearen nortasunaren fede ematen duen frogarekin, eta erreferentzia gisa "Datuen babesa" paraturik.

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

1.–Titulu akademikoak.

a) Goi-mailako ikasketa-titulu ofizialak (unibertsitate mailakoak), lanbide-arloarekin lotuak: 3 puntu titulu bakoitzeko.

b) Erdi mailako ikasketa-titulu ofizialak, lanbide-arloarekin lotuak: 2 puntu titulu bakoitzeko.

c) Beste ikasketa-titulu ofizial batzuk, aurrekoen motakoak ez direnak, lanbide-arloarekin lotuak: 1 puntu kredituko (10 eskola-ordu); gehienez ere, 3 puntu.

Titulu akademiko batzuk merezimendu gisa alegatu badira eta baremoaren barrenean balorazio zehatza badute, ez dira baloratuko titulu horiek lortzeko beharrezkoak diren maila apalagoko tituluak. Era berean, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.

Lehenbiziko atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 8 puntu izanen da.

2.–Merezimendu profesionalak.

a) Gizarte-hezitzailea gisa lanaldi osoan izandako lanbide-esperientzia, edozein oinarrizko gizarte-zerbitzutan: 3 puntu urteko.

b) Gizarte-hezitzaile gisa lanaldi osoan izandako lanbide-esperientzia, edozein administrazio publikotan: 2 puntu urteko.

c) Gizarte-hezitzaile gisa lanaldi osoan izandako lanbide-esperientzia, gizarte-ekimeneko entitateetan: 1 puntu urteko.

Atal honen batura ez da izanen 15 puntu baino handiagoa.

Eginiko zerbitzuak frogatzeko, ziurtagiriak baizik ez dira erabiliko. Horietan, zehatz adieraziko da kontratazioaren iraupena eta lanaldiaren ehunekoa. Eginiko zerbitzuak onartuko dira horien kontratazio araubidea edozein izanik ere, aldi baterakoa nahiz finkoa. Erakunde kontratatzaileek eman beharko dituzte ziurtagiri horiek.

Ez dira balorazioan kontuan hartuko arestian aipaturiko datuak argi eta garbi jasotzen ez dituzten agiriak.

Frogaturiko esperientzia-denbora urte kopuru osoa ez bada, edo lana ez bada lanaldi osoan egin, proportzioan dagokiona aterako da.

3.–Prestakuntza ekintzak.

Lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza ekintzak, entitate, erakunde, zentro eta unibertsitateek antolatuak: 0,10 puntu 20 orduko, eta gehienez ere 7 puntu.

Genero-berdintasuneko prestakuntza ekintzak: 0,10 puntu 30 orduko, eta gehienez ere 1,5 puntu.

Oharrak:

–Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatu eginen dira, ekintzak 20 ordutik gorakoak direnean.

–Ez dira balorazioan kontuan hartuko arestian aipaturiko datuak argi eta garbi jasotzen ez dituzten agiriak.

–Atal honetan ez dira baloratuko titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak.

III. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

1.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. IV. titulua. Gizarte zerbitzuen sistema publikoaren finantzaketa. V. titulua. Kontsultatzeko eta parte hartzeko organoak.

2.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. VI. titulua. Gizarte zerbitzuetako profesionalak. VII. titulua. Ekimen pribatua. VIII. titulua. Gizarte zerbitzuen kalitatea. IX. titulua. Ikuskapena eta zehapen araubidea.

3.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. II. titulua. Datu babesaren printzipioak. III. titulua. Pertsonen eskubideak.

4.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa. I. titulua. Haur eta nerabeen eskubideak. II. titulua. II. kapitulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako toki erakundeen eskumenak.

5.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

6.–10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, Sexu Askatasunaren Berme Osoarena: Atariko titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Prebentzioa eta detekzioa. III. titulua. Prestakuntza. IV. titulua. Laguntza integral espezializatu eta eskuragarria izateko eskubidea.

7.–15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituena. III. kapitulua. 5.-18. artikuluak.

8.–26/2018 Foru Dekretua, apirilaren 25ekoa, gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak garatzeari buruzkoa. II. kapitulua: Gizarte inklusiorako eskubidea.

9.–48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira oinarrizko gizarte-zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema: Oinarrizko gizarte-laguntzaren oinarrizko programak: Atarikoa. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Oinarrizko gizarte-zerbitzuen programak.

10.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena. Martxoaren 20ko 30/2019 Foru Dekretuaren bidez eguneratua (2019ko apirilaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). I. eranskina. Prestazio bermatuak. A: Oinarrizko gizarte-laguntza.

11.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena. Martxoaren 20ko 30/2019 Foru Dekretuaren bidez eguneratua (2019ko apirilaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). I. eranskina. Prestazio bermatuak. F: Gizarte-bazterketa egoeran edo horretarako arriskuan dauden pertsonen arreta.

12.–442/2020 Foru Agindua, abenduaren 28koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, prozedura garatzen duena Gizarteratzeko Aparteko Laguntzak balioetsi eta emateko.

13.–6/2011 Foru Dekretua, urtarrilaren 24koa, Nafarroako gizarte zerbitzuetako erreferentziako profesionala arautzen duena.

14.–Nafarroako Gobernuaren oinarrizko laguntzari buruzko esparru-dokumentua. 2. puntua. Gaur egungo egoera.

15.–Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen "Larrialdi sozialean dauden pertsona edo familiei laguntza ekonomikoak emateko oinarriak arautzen dituen ordenantza", indarreko testua (2013ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).

16.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruko prozeduraren II. eskuliburua. 1. liburukia. 5. Babes faltako kasu posibleak detektatzea eta jakinaraztea. 6. Ikerketa eta ebaluazio prozesua. 7. Erabakiak hartzea eta kasu-plana (garapena eta ixtea).

17.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruko prozeduraren II. eskuliburua. 2.  liburukia. 2. Oinarrizko laguntzako gizarte-zerbitzuen funtzionamendua Nafarroako Foru Komunitateko Haurrak Babesteko Sisteman. 3. Sustapena eta prebentzioa oinarrizko gizarte-laguntzatik. 4. Babesgabetasun-gradienteak.

18.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruko prozeduraren II. eskuliburua. 3. liburukia. B. Tratu txarren tipologiak. C. Haurtzaroko eta nerabezaroko oinarrizko beharren taxonomia.

19.–Familientzako baliabideen gida (Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua, 2015eko ekaina). Laguntza ekonomiko eta sozialak.

20.–Nafarroako gizarte zerbitzuen plan estrategikoa 2019-2023 aldirako: Ikuspegia, misioa, printzipioak, helburuak, ildo orokorrak, ildo estrategikoak. Ebaluatzeko adierazleak.

21. –Nafarroako Inklusioaren Plan Estrategikoa (2018-2021). I. blokea, 1. puntua. Oinarrizko beharrak eta errenta-bermea, eta 3. puntua. Gizarteratzea.

22.–Nafarroako Foru Komunitatean Familiei, Haurrei eta Nerabeei Laguntza Emateko II. Plan Integrala (2017-2023). VI. zatia. Jarduketa eremuak, ildo estrategikoak, programak eta jarduerak.

23.–Nafarroako Desgaitasun Plana (2019-2025). 4. puntua. Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen profila eta egoera.

24.–III. Prebentzio plana: Drogak eta adikzioak (2018-2023). 2. puntua. Egoera Nafarroan.

25.–III. Prebentzio plana: Drogak eta adikzioak (2018-2023). 6. puntua. Jarduketa eremua, eta 7. puntua. Ebaluazioa eta egoera ekonomikoa.

26.–Nafarroako Osasun Mentalaren Plana (2019-2023). 5. puntua. Gaur egungo egoera.

27.–Nafarroan Migratzaileei Harrera Egiteko Plana (2021-2026). II. multzoa. 2.4. Ardatz estrategikoak.

28.–Nafarroan Migratzaileei Harrera Egiteko Plana (2021-2026). II. multzoa. 2.5. Lehentasunezko jarduera-ildoak, helburu espezifikoak, neurriak eta adierazleak.

29.–Nafarroan adinekoek jasaten dituzten tratu txarren egoerak goiz detektatzeko eta esku hartzeko gida. 1.-2.-3. puntuak.

30.–Gizarte-hezitzailearen kode deontologikoa. Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiaren agiri profesionalizatzaileak.

31.–Eginkizunen eta eskumenen katalogoa. Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiaren agiri profesionalizatzaileak.

32.–Pertsonarengan zentratutako arreta eredua.

33.–Oinarri zientifikoak, printzipioak eta aplikazioak. Pilares fundazioa.

34.–Esku-hartze komunitarioa.

35.–Pertsonarengan zentratutako arreta modua.

36.–Bizi-kalitatea.

37.–Talde-lana. Gizarte hezitzailea talde multiprofesionalaren barrenean. Diziplinartekotasuna heziketa lanaren esparru gisa. Prebentzioa: kontzeptua eta motak.

38.–Esku hartzea haurren babesean. Atxikimenduaren teoria. Trauma kontzeptua. Eredu sistemikoa.

39.–Lagun-egitea esku-hartze metodo gisa inklusio prozesuetan. Hausnarketa berriak. Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sareak argitaratua. 2016.

Iragarkiaren kodea: L2401619