34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA –UDALEKO HAUR ESKOLAK–

23-01463 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena merezimenduen balorazioaren behin betiko zerrenda, zuzendarien deialdian onartutako izangaiei dagokienez

Epatze deia, 23-01458 gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Errekurtso hori jarri zen kontra egiteko Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko buruak 2023ko ekainaren 2an eman zuen ebazpen bati, zeinaren bidez onetsi baitzen merezimenduen balorazioaren behin betiko zerrenda, zuzendari izateko deialdian.

Iragarki honen bidez jakinarazten da Mercedes Álvarez Guallarrek gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu zuela, kontra egiteko Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko buruak 2023ko ekainaren 2an eman zuen ebazpen bati, zeinaren bidez onetsi baitzen merezimenduen balorazioaren behin betiko zerrenda, zuzendari izateko deialdian.

Hala bada, interesdunak epatzen dira, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik) 10 egun baliodunean gehienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Zuzendari kudeatzailea, Alfredo Hoyuelos Planillo.

Iragarkiaren kodea: L2401623