34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OBANOS

2024rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 22/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Obanosko Udalaren lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Obanosko Udalaren lan publikoaren eskaintza, zeinak jasotzen baitu honako lanpostu hauek betetzea, kontuan hartuz abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.2 artikulua (2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legea):

1.–Izaera: funtzionarioak. Lanpostu kopurua: bi (2). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, denek jakin dezaten, eta interesdunek jar ditzaten egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Obanosko langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzako Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (29/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluak).

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (29/1998 Legearen 8. artikulua), edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Obanosen, 2024ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2401801