34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzeko enplegatuaren lanpostu bat (elektrizitateko espezialitatea), C mailakoa eta obren atalari atxikia

Gobernu Batzordearen 2024ko urtarrilaren 11ko erabaki baten bidez, deialdia onetsi zen, honako oinarri hauei jarraituz:

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua da lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu anitzeko enplegatuaren lanpostu bat (elektrizitateko espezialitatea) Berriozarko Udalean. Lanpostua C mailakoa da, obren atalari atxikia dago eta 084 zenbakia dauka plantilla organikoan.

Lanpostua lekualdatze-lehiaketara aterako da titularrak 2024ko apirilaren 7an erretiroa hartuko duelako. Hori dela eta, lekualdatzen den pertsona ez da karguaz jabetuko 2024ko apirilaren 8a baino lehenago.

1.2. Lanaldi osoko lanpostua izanen da. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira; organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.

1.3. Lanpostuak C mailako lansariak izanen ditu, baita plantilla organikoan jasotzen diren osagarri guztiak ere, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta Berriozarko Udalari aplikatzen ahal zaizkion gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.4. Lanpostuaren eginkizunak, oro har, bere kategoria profesionalari dagozkionak dira. Dena den, gerta liteke Garbiketako eta Lorategietako zerbitzuko lanak ere agintzea, Zerbitzu Anitzetako Arloaren mende daude eta. Lanpostuaren eginkizunak dira honako hauek, aipatze hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

–Igeltserotza lanak, orokorrean.

–Soldadura lanak.

–Elektrizitate lanak.

–Iturgintza, pintura eta zurgintza lanak.

–Udal bulego, instalazio eta biltegietako mantentze-lanak.

–Zer zerbitzuri atxikitzen zaion, harexek berezko dituen makina, erreminta eta lanabesak erabiltzea eta haiek mantendu eta konpontzeko lanak egitea.

–Hiri altzariak paratzea eta haiei dagozkien mantentze-lanak egitea: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak eta abar.

–Altzariak eta gauzak lekualdatzea eta paratzea.

–Muntatzea eta desmuntatzea agertokiak, hesiak eta beste, jai eta ekitaldi publikoetan.

–Karrika eta plazetako lorategi eta zuhaitzetan aritzea eta, beraz, erein, landatu, ureztatu, inausi, lurra lantzea eta abar, parke eta lorategietako mantentze-lanen barnean.

–Bideak garbitzeko lanak.

–Udal ibilgailuak gidatzea arloko berezko eginkizunak aurrera eramateko.

–Agintzen zaion beste eginkizun edo lan oro, lanpostuarekin lotura badu eta haren mailaren eta kategoriaren barnean badago.

2.–Baldintzak.

Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko beharkizunak bete behar dira, eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta adjudikatutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

a) Berriozarko Udaleko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) C mailakoa izatea.

c) B motako gidabaimena edukitzea.

d) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea bereizia administrazio publikoren baten zerbitzutik.

e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

Lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden langile finkoek zilegi izanen dute deialdian parte hartzea baldin eta arestian eskatutako baldintzak betetzeaz gain, gutxienez urtebetez egon badira egoera administratibo horretan.

Lanpostua hautatzen dutenak berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan, eta lanpostu bat behin betiko adjudikatuko zaie.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inolaz ere ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

3.–Eskabideak eta aurkezteko epea.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Eskabideak nahitaez telematikoki aurkeztuko dira, Berriozarko Udalaren erregistro orokor elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/carpeta-ciudadana/), eta badago aukera NAN elektronikoaren/ Ziurtagiri elektronikoaren bidez, edo Cl@veren bidez ere aurkezteko. Eskabidean izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatzen diren baldintza guzti-guztiak hautapen-prozesuan parte hartzeko, eta horrekin batera 2 oinarrian zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte.

3.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideari honako agiri hauek erantsiko zaizkio, behar bezala bete ondotik:

a) Indarrean dagoen Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

b) 2.1. oinarriko b) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren jatorrizkoa edo fotokopia.

c) 9. oinarrian xedatutakoa aplikatzeko, eta denborak eta baliabideak egokitzea eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:

–Organo eskudunak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Desgaitasuna duten izangaiek epeak eta moduak egokitzeko eskatzen ahalko dute ariketak egiterakoan, hala behar izanez gero. Kasu horietan, eskaeran, beste orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

d) Lehiaketa-fasean baloratu behar diren alegatutako merezimenduen ziurtagiriak.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, alkateak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, alkateak ebazpena emanen du, lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta horiek ebatzirik, alkateak onetsiko du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean zehaztuko da proba praktikoa non eta noiz eginen den (proba baztertzailea izanen da).

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

1.–Epaimahaiburua: Iker Marriezcurrena Celaya, Berriozarko Udaleko alkatea.

2.–Epaimahaikidea: Ricardo Pascual Ustárroz, Berriozarko Udaleko arkitektoa.

3.–Epaimahaikidea: Oier Aizkorbe Arlegui, Burlatako Udaleko obretako burua.

4.–Epaimahaikidea: Berriozarko Udaleko sindikatu-ordezkariek izendatzen dutena.

5.–Epaimahaikide-idazkaria: Bidane Zabalza Alonso, Berriozarko Udaleko Giza Baliabideetako arduraduna.

Kalifikazio-epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo deitzaileari horren berri emanen diote, baldin badaude Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Kalifikazio epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eskatzen ahal du proba baterako edo guztietarako. Aholkulari horien laguntza norberaren espezialitate teknikora mugatuko da.

6.–Merezimenduen kalifikazioa.

Epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu honako baremo honen arabera:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 45 puntu gehienez.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 10 puntu gehienez.

d) Euskaraz jakitea: 5 puntu gehienez ere, baremo honen arabera:

1. Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 2,00 puntu.

2. Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 3,00 puntu.

3. Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 4,00 puntu.

4. Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B2 (hitz egiteko) eta B1 (idazteko) mailei edo horiek baino goragokoei dagokien ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 5,00 puntu.

Euskararen ezagutza agiri bidez frogatu ez dutenei, eta eskaeran horrela eskatu dutenei, dei eginen zaie proba egin dezaten, hizkuntza maila frogatzeko. Proba hori eginen da oposizioaldiko proba guztiak gainditu ondoren, eta gainditzen dituztenek soilik eginen dute, merezimendu horri dagokion puntuazioa emateko aurreko paragrafoko baremoaren arabera.

Epaimahaiak I. eranskineko baremoaren arabera kalifikatuko eta puntuatuko ditu izangai bakoitzak aurreko bi atalei dagokienez alegatutako eta frogatutako merezimenduak.

Deialdiaren 3.3 oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko dira, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo kopia egiaztatuak erabiliz.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio altuagorik eman atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiakideek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.

c) Proba praktikoa, lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruz. Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu emango dira, eta ariketa gainditzeko gutxienez ere 20 puntu erdietsi behar dira; baztertuta geldituko dira hori lortzen ez duten izangaiak.

Lanpostuaren gaineko proba praktikoa gainditzen duten izangaien puntuazioa gehituko zaio lehiaketako ataletan lortutakoari, jakiteko zenbatekoa den guztira izangai bakoitzaren puntuazioa.

Lehiaketako elementuak baloratu ondoren, epaimahaiak Berriozarko Udaleko iragarki-taulan paratuko ditu parte-hartzaileen puntuazioak, eta bost eguneko epea emanen du, interesdunek alega dezaten beren eskubidearen arabera komeni zaiena, balorazio horri buruz.

Guztirako puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, administrazio publikoetan antzinatasun handiena dutenen alde eginen da. Berdinketak jarraitzen badu, proba praktikoan lortutako puntuazioaren alde ebatziko da.

7.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, izangaien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Udalaren iragarki-taulan, eta izangaien zerrenda igorriko dio Gobernu Batzarrari, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik eta espediente osoarekin batera, hark behar den erabakia har dezan.

8.–Esleitzea eta lanpostuaz jabetzea.

Tokiko Gobernu Batzarrak, erabaki baten bidez, lanpostua esleituko dio puntuazioaren arabera hala dagokion lehiatzaileari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

Lanpostua lekualdatze-lehiaketara aterako da titularrak 2024ko apirilaren 7an erretiroa hartuko duelako. Hori dela eta, lekualdatzen den pertsona ez da karguaz jabetuko 2024ko apirilaren 8a baino lehenago.

9.–Datuen babesa.

Bat etorriz ezarritakoarekin 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (DBEO) 13. artikuluan, izangaiei honako honen berri ematen zaie:

–Deialdiko parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Berriozarko Udala da.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostuak betetzea.

–Hona oinarri juridikoa: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra betetzeko), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak komunikatuko dira legeak aurreikusitako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege-Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2. f artikuluarekin.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, datuak babesteko ordezkariaren bidez dpd@berriozar.es helbidean edo webgunearen bidez (www.berriozar.es).

–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

10.–Errekurtsoak.

10.1. 39/2015 Legearen 112. artikuluan aipatzen diren kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

10.2. Deialdi honen oinarrien kontra edo aplikatzeko egintzen kontra, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearekin, zeinaren bidez arautzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, bat etorriz ezarritakoarekin urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

I. ERANSKINA.–BAREMOA

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak:

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen zaio, urte bakoitzeko, deialdia argitaratzen den egunean onartutako antzinatasunari.

Oharrak a) apartaturako:

1.–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, kontuan hartuko dira honako inguruabar hauek:

a) Bete diren lanpostuen maila, haietan eskatutako titulazioa eta lanpostuen izena;

b) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuen iraupena. Lanaldi partzialean egindakoetan, egoki den zatia kenduko da.

Aurreko inguruabarren ordez, balora daitezke egindako zerbitzuak, kontuan hartuz deialdia argitaratzen den egunerako aitortutako antzinatasuna soilik.

2.–Beste zerbitzu batzuekin aldi berean emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik altuena dutenak bakarrik baloratuko dira.

3.–Deialdia argitaratu ondotik egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4.–Langilea egon bada zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, edo aritu bada unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatuko dira egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan aritu balitz bezala.

Epaimahaiak I. eranskineko baremoaren arabera kalifikatuko eta puntuatuko ditu izangai bakoitzak aurreko bi atalei dagokienez alegatutako eta frogatutako merezimenduak.

Prestakuntzaren, irakaskuntzaren eta ikerketaren apartatuen balorazioa proportzionala izan beharko da, kontuan harturik nola egokitzen zaien deialdiko xede diren lanpostuen izaerara eta ezaugarrietara.

1.–Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko bakoitzeko, edo haren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu).

Oharrak b.1.) apartaturako:

a) Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, eskola-orduen zatikiak hainbanatu eginen dira.

b) Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

c) Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.

d) Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatuak.

e) Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira atal honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak.

2.–Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 1 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera pertsona bakar batek edo taldean egina den, eta biltzarra edo argitalpena zer mailatakoa den: tokikoa, eskualdekoa, Estatukoa edo nazioartekoa.

3.–Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: puntu 1 gehienez ere; kalifikazio epaimahaiak baloratu beharrekoak haien iraupenaren arabera.

Berriozarren, 2024ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2401144