34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAKAIKU

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat bete dadin oposizio-lehiaketa bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Bakaikuko alkateak, 2024ko urtarrilaren 31ko 6. Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

"249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ean, deialdi bat argitaratu zen, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, Bakaikuko Udalerako.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, eta ez denez izangairik baztertu, deialdiaren 5.1 oinarriari jarraikiz, onesten da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta agintzen da argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren web-orrian.

Horrenbestez, erabiliz eman zaizkidan ahalmenak, hain zuzen ere apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2.h) artikuluak ematen dizkidanak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak),

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, deialdi honetan: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat bete dadin oposizio-lehiaketa bidez, destinoa Bakaikuko Udalean duena. Ebazpen honen eranskinean jaso da zerrenda.

Bigarrena.–Adieraztea 2024ko otsailaren 26an izanen dela deialdiaren 5.5 oinarrian aurreikusitako proba. Sakanako Mankomunitateak Lakuntzan dituen instalazioetan eginen da, 9:00etan.

Adieraztea 2024ko martxoaren 1ean izanen dela deialdiaren 6.2 oinarrian (Deialdiko lehenbiziko ariketa) aurreikusitako proba. Bakaikuko eskola zaharretan eginen da (San Juan, 1), 9:30ean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau kalifikazio-epaimahaiko kideei igortzea, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Bakaikuko Udalaren web-orrian".

Aditzera ematen da, ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio ebazpena eman duen udal organoari berari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenean zuzenduko baitzaio arlo bereko epaitegiari edo salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

3.–Eta, hautara, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Bakaikun, 2024ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Izangai onartuen behin betiko zerrenda:

IZEN-DEITURAK

EUSKARA PROBA

ARENAS URIARTE, MIKEL

BARANDIKA ORTIZ DE ZARATE, HECTOR

CAMPOS LAZCOZ, FRANCISCO JAVIER

FERNANDEZ SAYAVERA, DAVID

GOMEZ CALVO, XOAN AGUSTIN

HUALDE ESTREMERA, ASIER

LOPEZ DE GOIKOETXEA GALARTZA, M.ª JOSE

BAI

ZUBIRIA ALDAZ, PATXI

BAI

Izangai baztertuen behin betiko zerrenda: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L2402014