34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, Antsoaingo Udalaren zerbitzura egonen den giza baliabideen zuzendaritzako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Antsoaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, 2024ko urtarrilaren 26an, Giza Baliabideen Zuzendaritzako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartu du.

Hautapen-prozesu hori eginen da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), hura garatzeko eta betearazteko emandako Sarrera Arautegian, gainerako arau aplikagarrietan eta deialdi honen oinarrietan xedatutakoari jarraikiz.

Antsoainen, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Marta Diez Napal.

DEIALDIA, ANTSOAINGO UDALAREN ZERBITZURA EGONEN DEN GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZAKO LANPOSTU BAT OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

1. oinarria.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Antsoaingo Udaleko Giza Baliabideen Zuzendaritzako lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionario-erregimenean betetzea, bai eta hautaketa prozesutik eratorritako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzea ere, sortzen diren beharrak betetzeko.

1.2. Beteko den lanpostu hutsa plantilla organikoko 1013 zenbakikoa da, Giza Baliabideei atxikia.

1.3. Hautaprobak gainditu ondoren, deitutako plaza betetzeko izendatzen den langilea A mailan sartuko da, eta uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuak onartutako Ordainsarien Behin-behineko Arautegian oro har ezarritako diru-saria jasoko du, baita udaleko plantilla organikoan ezarritakoak eta aplikatu beharreko araudiaren arabera dagozkionak ere.

1.4. Lanpostua eskuratzen duen izangaia funtzionario bihurtuko da, langileen arloan indarrean dauden xedapenek adierazten dituzten eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio, araubide horretan Antsoaingo Udalarentzat aurreikusitako babes-ekintzaren arabera.

1.5. Jardunaldi osoan beteko da lana. Lanaldiaren eta ordutegiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da une oro, eskumena duten organoek nahi dutenean aldatu ahalko dutela, premiak horrela eskatzen badu.

1.6. Hautaketa oposizio-lehiaketaren bidez eginen da. Deitutako plazaren izaera eta bete beharreko funtzioak direla-eta, lehiaketa-oposizioa da sistemarik egokiena, zeren eta, zuzendaritza-lanpostua izanik, hautagaiak baloratzeko merezimendu eta gaitasun printzipioak hobeki aplikatzeko aukera ematen baitu, eta horrela, haien ezagutza teorikoak kontuan hartzeaz gain, lan-esperientzia, bete beharreko eginkizunen gaineko prestakuntza espezifikoa eta giza baliabideen arloan dituzten ezagutza bereziak ere baloratuko baitira.

1.7. Lanpostuan bete beharreko eginkizun orokorrak honako hauek dira:

a) Udalbatzari pertsonak kudeatzeko aholkularitza teknikoa ematea, tresnez eta gizakiak kudeatzeko sistemez, baita, oro har, legeei buruzko, lan sektoreei buruzko eta funtzionarioei buruzko aholkularitza ematea ere.

b) Giza baliabideen arloari dagozkion politikak proposatzea eta garatzea honako arlo hauetan: langile beharren planifikazioa eta aurreikustea, hautaketa, harrera, heziketa-planak, komunikazioa, motibazioa, eta abar. Udal aurrekontuen barrenean, langileen arloko aurrekontu-proposamena egitea.

c) Langileen plantillaz, lanpostuen zerrendaz eta zerrenda hori eguneratuta egoteaz arduratzea.

d) Langileak zuzentzeko lanak egitea: oporrak kudeatzea, ez etortzeak, baimenak, lizentziak, lana antolatzea, disziplina-espedienteak kudeatzea, eta abar.

e) Langileak kontratatzeko jarduerak planifikatzea, lantzea eta heien gaineko erantzukizuna hartzea: lan-eskaintzak, hautapen-prozesuak arautzen dituzten oinarriak prestatzea, deialdiak kudeatzea, hautapen-epaimahaietan parte hartzea eta dagokion espedientea ebatzea.

f) Arduradun politikoei negoziazio kolektiboari buruzko aholkuak ematea, eta sindikatuetako ordezkariekin egiten diren negoziazioetan parte hartzea, lan-baldintzak zehazteko, baita sindikatuetako kideekin bilerak egitea ere, haien eskaerei eta kontsultei erantzuteko.

g) Nominak eta gizarte-aseguruak egiteko, eta ordutegia kontrolatzeko sistemaren ardura hartzea.

h) Bere arloarekin zerikusia duten eta Udalaren interesekoa izan daitezkeen dirulaguntza-programak eskatzeaz, izapidetzeaz eta jarraitzeaz arduratzea, ezarritako prozeduren arabera.

i) Antolaketa-egitura aztertzea eta hobekuntzak proposatu eta ezartzea.

j) Langileen eginkizunen eta zereginen eskuliburua egitea eta eguneratua mantentzea.

k) Langileak kontratatzeko behar den dokumentazioa prestatzea eta prest edukitzea hainbat modalitateetan; halaber, aurreikusitako epemugen jarraipena eta kontrola egitea, eta, hala badagokio, Udalarekiko kontratu-harremana berritzea, aldatzea edo amaitzea izapidetzea.

l) Bere arloko zerbitzu-kontratuen, kontratazio-pleguen eta abarren jarraipenaz arduratzea.

m) Giza baliabideen gaia jorratzen den udal batzorderako gai-zerrenda proposatzea Alkatetzari, bertara eraman beharreko espedienteak prestatzea eta, egiten diren bileretara teknikari gisa joatea.

n) Langileen arloko aholkularitza juridikoa ematea udal sozietate publikoetan.

o) Idazkaritzarekin lankidetzan aritzea administrazio-errekurtsoak eta epai-errekurtsoak kudeatzeko txostenak egiteko, eta horiei buruzko dokumentazioa prestatzeko.

Era berean, deialdi honen xedea da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda osatzea, bertan sartuko dira hautaketa-prozesuan plazarik lortzen ez duten izangaiak.

2. oinarria.–Betekizunak.

2.1. Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen:

a) Espainiako Nazionalitatea, Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edo Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuaren barruan dagoen estatu bateko nazionalitatea izatea, langileen joan-etorri askea aintzat hartuta.

Era berean, parte hartu ahal izanen dute espainiar nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea dutenek edo aipatutako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenek, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta pertsona horien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, eta 21 urtetik beherakoak badira edo haien kontura bizi diren adin horretatik gorakoak badira.

b) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.

c) Graduko edo lizentziaturako unibertsitate titulua izatea, edo baliokidetzat hartutako titulua, edo titulu hori lortzeko eskubideak izan, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean ordaindu izanaren frogagiria.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.

d) Gaitasun fisiko eta psikikoa izatea dagozkion eginkizunak betetzeko.

e) Funtzio publikoak betetzeko desgaituta edo etenda ez egotea, eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik kenduta ez egotea.

Espainiar nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren egoeran Funtzio Publikoan sartzea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zigor penalik ez dutela ziurtatzen duena.

2.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean egiaztatu beharko dituzte baldintza horiek.

2.3. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna ez ezik, hautaketa-prozesuan eta kontratazio aldian ere bete beharko dira aurreko baldintza horiek.

3. oinarria.–Eskabideak aurkezteko epea.

3.1. Parte hartu ahal izateko, eskabideak Antsoaingo Udalaren Erregistro Elektronikoan aurkeztu beharko dira (Udalaren egoitza elektronikoan eskuragarri: https: //sedeelectronica.ansoain.es), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabiliz, 30 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori ezin izanen da luzatu.

Eskabidea 39/2015 Legean aurreikusitako beste erregistroren batean aurkezten bada, bertan ematen den aurkezteko epearen barruan, posta elektronikoz bidaliko da deialdian parte hartzeko eskaera, helbide honetara: personal@ansoain.es, eta dokumentazio osagarria aurkeztu den erregistroa adieraziko da.

Eskabidea posta-bulego batean aurkeztea erabakitzen bada, gutunazal irekian eginen da, posta-zerbitzuko langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Eskabideak deialdi honen I. eranskinean jasotako ereduaren araberakoak izanen dira. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela. Eskaera-eredua Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan ere eskuratu ahal izanen da.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Eskabidean atzemandako akats materialak edo de facto-koak edozein unetan zuzendu ahalko dira, ofizioz edo interesdunak eskatuta.

Hautapen-prozesuan parte hartu ahal izateko, 19,20 euro ordaindu beharko dituzte hautagaiek, tasa moduan, espedientea egiteagatik eta azterketa-eskubideak ordaintzeko. Tasa hori eskudirutan sartuz edo banku-transferentzia eginez ordainduko da, Caixaren ES 51 2100 5198 04 2200091055 zenbakiko kontuan. Kasu horretan, ordainketa-frogagirian datu hauek agertu beharko dira nahitaez:

–Izangaiaren izen-abizenak.

–NAN/IFZ.

Azterketa-eskubideak ordaintzeko tasak arautzen dituen 3. Ordenantza Fiskalean ezarritakoaren arabera, tasa ordaintzetik salbuetsita egonen dira langabezian dauden pertsonak, baldin eta hori egiaztatzen duten agiriak aurkezten badituzte. Dagokion tasa ordaintzen ez bada, hautagaia hautapen-prozeduratik kanpo geratuko da, eta azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea garaiz eta behar bezala aurkezteko izapidea.

Ez da azterketa-eskubiderik itzuliko interesduna berak eragindako arrazoiengatik baztertu bada, hala nola baldintzak ez betetzea edo deialdian eskatutako agiriak ez aurkeztea.

Denborak eta bitartekoak egokitzeko eskaera egiteko, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten izangaiek honako dokumentu hauetako baten kopia aurkeztu beharko dute:

–Eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, zeinean prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baita Ezintasun Iraunkor Osoa, Absolutu edo Baliaezintasun Handia izateagatik.

Ezintasunen bat duten izangaiek beharrezkoak diren ariketak egiteko denbora eta bitartekoak egokitzea eskatzen badute, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta aparteko orri baten adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

3.2. Hautagaiek, I. Eranskinean agertzen den eskabide-orriarekin batera, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

–Indarrean dagoen NANaren edo pasaportearen kopia.

Europar Batasuneko estatuetako hautagai nazionalen kasuan, jatorrizko herrialdearen nortasun-agiria, baliozkoa eta indarrean dagoena eta titularraren nazionalitatea jasotzen duena edo pasaportea.

Espainiako eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako jatorrizko pertsonen ezkontide diren hautagaiei, haien ondorengoei eta ezkontidearenei, zuzenbidez banatuta ez badaude, 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira, pasaportea eta Erkidegoko egoiliarraren familia-txartela eskatuko zaizkie, baldin eta Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea ez badute; bestela, aurreko paragrafoan deskribatutako dokumentazioa aurkeztuko dute.

–2.1.c) oinarriaren betekizuna egiaztatzen duen tituluaren kopia.

–Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria edo tasa ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.

–Aurkeztutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien kopia, II. Eranskinean azaltzen den arabera.

–Hala badagokio, desgaitasuna duten izangaiek probak egiteko denbora eta bitartekoak egokitzeari buruzko dokumentazioa eta desgaitasunaren egiaztagiria.

3.3. Izangaiek helbide elektroniko bat jarriko dute eskabidean jakinarazpenetarako.

4. oinarria.–Izangaiak onartzea. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea igarotakoan, alkateak ebazpena emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartzeko. Zerrenda hori Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta adieraziko da, hurrengo hamar egun balioduneko epean, baztertutako izangaiek erreklamazioak egin eta, hala badagokio, egin ditzaketen akatsak zuzendu ahalko dituztela.

5. oinarria.–Izangaiak onartzea. Behin betiko zerrenda.

5.1. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek aztertu ondoren, alkateak ebazpena emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, deialdi honetan aurreikusitako hautaprobak egiteko tokiarekin, egunarekin eta orduarekin batera. Hori guztia Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5.2. Onartutako pertsonen zerrendetan agertzeak ez du esan nahi deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direnik. Izangaiek kontratazio-deialdirako unean aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertuta ondorioztatzen bada ez dutela garaiz edo behar bezala eskatutako baldintzaren bat, izangaiek galduko dituzte deialdi honetan parte hartzetik erator daitezkeen eskubide guztiak.

6. oinarria.–Epaimahai kalifikatzailea.

6.1. Honako pertsona hauek osatuko dute epaimahaia:

1. Lehendakaria: Marta Diez Napal, Antsoaingo Alkatea.

Lehendakaria-ordezkoa: Jon Garai Vales, Antsoaingo zinegotzia.

2. Lehen batzordekidea: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen Zuzendaria.

Ordezkoa: Eduardo Moler Mancho, Atarrabiako Giza Baliabideen Zuzendaria.

3. Bigarren batzordekidea: Yolanda Álvarez López, Burlatako Udaleko Giza Baliabideen Teknikaria.

Ordezkoa: Bidane Zabalza Alonso, Berriozarko Udaleko Giza Baliabideen Kudeatzailea.

4. Laugarren batzordekidea: Antsoaingo Udaleko langileen ordezkaritzak izendatuko duen pertsona.

Ordezkoa: Antsoaingo Udaleko langileen ordezkaritzak izendatuko duen pertsona.

5. Mahaikide-idazkaria: Iñigo Anaut Peña, Iruñeko Udaleko gerentea.

Ordezkoa: Pilar Montañés Alsasua, Antsoaingo Udaleko gordailuzaina.

6.2. Epaimahaia hautaproben aurretik eratu beharko da. Epaimahaia ezin izanen da osatu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertaratu gabe. Halaber, epaimahaia balio osoz eratzeko, presidentea eta idazkaria bertan egon beharko dira.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen arazo guztiak. Berdinketa gertatuz gero, lehendakariak kalitateko botoa erabili ahalko du.

6.4. Epaimahaiak aholkulari espezialistak sartu ahalko ditu probetarako. Pertsona horiek beren espezialitate teknikoetara mugatuko dira, eta epaimahaiari lagunduko diote espezialitate horietan soilik oinarrituta.

7. oinarria.–Hautapen prozesuaren garapena eta balorazioa.

Oposizio-lehiaketa bi fasetan garatuko da: lehenik, lehiaketa-fasea eginen da, eta, ondoren, oposizio-fasea, oinarri hauetan adierazitako moduan:

7.1. Lehiaketa-fasea. Merezimenduak.

Hirugarren oinarrian aipatutako merezimenduak eskabideak aurkezteko epean aurkeztu beharko dira.

Aurkeztutako merezimenduak epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu, deialdi honen II. Eranskineko baremoaren arabera. Lehiaketa-fasean gehienez 20 puntu lor daitezke.

Lehiaketa-fasean gehienez 20 puntu lor daitezke.

Epaimahaiak inola ere ezin izanen du ziurtzat jo agiri bidez aurkeztu eta egiaztatu ez den merezimendurik dagoenik, eta merezimenduaren atal bakoitzeko ezin izanen du eman baremo horretan adierazitako gehieneko puntuazioa baino puntu gehiago.

Izangaien puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, herri-administrazioei zerbitzuak ematen antzinatasun handiena dutenen alde ebatziko da. Berdinketak jarraitzen badu, adin handienekoaren alde ebatziko da.

Epaimahaiak izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu.

Merezimenduen kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek beren merezimenduen balorazioari dagokionez alegazioak aurkezteko.

Epaimahaiak erreklamazioak ebatzi ondoren, parte hartzen duten pertsona guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu udal egoitza elektronikoan.

7.2. Oposizio-fasea.

Oposizio-aldian gehienez ere 80 puntu lor daitezke.

Oposizioa 2024ko azarotik aurrera hasiko da.

Oposizio-probetarako deialdi bakarraren bidez eginen da, eta izangaiek NANa, pasaportea edo gidabaimena izan beharko dute. Oposiziotik kanpo geratuko dira iragarritako egun, ordu eta lekuetan agertzen ez diren edo aipatutako agiriren baten bidez identifikatzen ez diren izangaiak.

Oposizioaren probak oinarri honetan adierazitakoak izanen dira, eta deialdiaren III. Eranskineko gai-zerrendan azaltzen diren gaiei buruzkoak.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiten diren bitartean, eskaeran hala eskatu duten eta desgaitasun aitortua duten izangaientzat, horiek egiteko behar diren denboren eta bitartekoen egokitzapen posibleak eta beharrezkoak ezarriko dira.

Oposizioak hiru proba izanen ditu, eta horietan izangaiek lanpostuari buruz dituzten ezagutza teoriko-praktikoak baloratuko dira:

a) Lehen ariketa. Teorikoa: gehienez 30 puntu.

Proba teorikoa: deialdi honen III. Eranskinean jasotako gaiari buruzko hainbat erantzun-aukera biltzen dituen test motako galdera-sorta bati idatziz erantzun beharko dio epaimahaiak, hasi baino lehen finkatzen duen gehieneko epean.

Proba baloratzeko irizpidea eta erantzun alternatiboa duten galderetako akatsen zigorra proba hasi aurretik zehaztuko dira.

Gutxienez 15 puntu lortu ez dituzten pertsonak kanporatuta geratuko dira, eta ezin izanen dute hurrengo ariketa egin.

b) Bigarren ariketa. Praktikoa: gehienez 30 puntu.

Proba praktikoa: III. Eranskinean jasotako gai-zerrendarekin lotutako bi kasu praktiko edo gehiago ebaztea. Ariketa honen bidez, izangaiek gai-zerrendan jasotako araudiari buruz dituzten ezagutzak ebaluatu nahi dira, lanpostuaren berezko eginkizunei aplikatzeari dagokionez. Era berean, lanpostuaren ohiko lanei buruzko nozio praktikoak ebaluatu nahi dira.

Gutxienez 15 puntu lortzen ez dizuten pertsonak kanporatuta geratuko dira, eta ezin izanen dute hurrengo ariketa egin. Ariketa honen iraupena ariketaren hasieran zehaztuko da.

Ariketa hau pliken sistemaren bidez eginen da.

Epaimahaiak Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu ariketaren behin-behineko emaitzak plikaren zenbakiekin, pliken irekiera eguna eta ordua adieraziz. Plikak ireki ondoren, bost egun naturaleko epea emanen da izangaiek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

c) Hirugarren ariketa. Aho azalpena epaimahaiaren aurrean. Gehienez 20 puntu.

Hautagaiek bigarren ariketako kasu praktiko guztiak edo batzuk, epaimahaiak erabakiko du hori, azaldu beharko dituzte epaimahaikideen aurrean. Horiek nahi adina galdera egin diezaiekete lehiakideei.

Gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten pertsonak kanporatuak geratuko dira. Ariketa egiteko iraupena epaimahaiak zehaztuko du ariketaren pliken irekiera argitaratzean, izangaien behin betiko puntuazioekin, eta ariketa egin den eguna, ordua eta lekua adieraziko dira.

Behin proben kalifikazioa amaituta, epaimahaiak udal egoitza elektronikoan argitaratuko ditu izangaiek lortutako behin-behineko puntuazioak eta bost egun naturaleko epea irekiko du, interesdunek beren eskubideari komeni zaiona alega dezaten.

8. oinarria.–Epaimahaiaren proposamena.

Izangaien kalifikazioa bukatu ondoren, Epaimahaiak, Udalaren egoitza elektronikoan, gainditu dutenen zerrenda argitaratuko du, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, eta alkatetzara eramanen du hautapen-prozesuan puntuaziorik handiena lortu duen pertsona izendatzeko proposamena.

Epaimahaiak, halaber, hautatze-prozesuan azterketa gaindituta baina plazarik gabe geratu diren izangaien zerrenda aurkeztuko dio alkatetzari, aldi baterako kontratazioak egiteko zerrenda osatzeko.

Gainditu dutenen zerrendako izangaien hurrenkera hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren handienaren araberakoa izanen da.

Epaimahaiak alkatetzari proposatuko dio puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde funtzionario izendatzeko proposamena, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Epaimahaiak egindako izendapen-proposamena loteslea izanen da Udalarentzat, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9. oinarria.–Dokumentazioa aurkeztea. Izendatzea eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 30 egun naturalen barruan, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Antsoaingo Udaleko erregistro orokorraren bidez:

a) NANaren fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen duen agiri baliokidea.

b) Deialdiaren 2.1.c) oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulu hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezko agiriaren.

c) Izangaiari proba medikoak egiteko hitzordua emanen zaio bere gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko, deialdiaren 2. ataleko d) letran ezarritakoaren arabera. Azterketa medikoa Antsoaingo Udaleko Prebentzio Zerbitzuak eginen du.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaituta edo etenda ez dagoela eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bananduta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo adierazpen solemnea.

e) Nafarroako Foru Erregimena errespetatzeko, Konstituzioa eta legeei men egiteko eta karguari dagozkion betebeharrak zintzoki betetzeko zina edo promesa.

Proposatutako izangaiak agiri horiek aurkezten ez baditu edo lanposturako gai ez bada, ezin izanen da izendatu, eta baja hori 8. Oinarrian aipatzen den froga gainditu dutenen zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko da, aurreko ataletan adierazitako moduan.

9.2. Izendatzea.

Eskatzen zaizkion agiriak aurkeztu ondoren, eta alkatetzaren ebazpen bidez, oposizioa gainditu duen izangaia Antsoaingo Udaleko funtzionario izendatuko da.

Izendatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Lanpostuaz jabetzea.

Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du izendapenaren ebazpenean zehazten den egunean.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, adierazitako egunean lanpostuaz jabetzen ez bada, Antsoaingo Udalean funtzionario gisa sartzeko eskubide guztiak galduko ditu.

10. oinarria.–Datuen babesa.

Datuen tratamenduaren arduraduna: Antsoaingo Udala.

Datuak babesteko arduraduna: ansoain@ansoain.es.

Xedea: enplegu-deialdiak kudeatzea botere publikoen jardunean.

Oinarri juridikoa: DBEOren 6-1-e artikulua, interes publikoaren edo botere publikoen erabileraren alde egindako misio betetzeko tratamendua.

251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onartzen duena.

Datuak gordetzeko denbora: datuak adierazitako helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta Udalak tratamenduaren ondoriozko erantzukizunak ezan ditzakeen bitartean biltegiratuko dira. Halaber, artxibo eta dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio-arauak bete behar dira.

Datuen hartzaileak: datuak epaile eta auzitegiei uzten ahal zaizkie, bai eta prozeduran interesa duten pertsonei ere, indarrean dagoen legeria betez, eta toki erakundearen egoitza elektronikoan eta NAOn argitaratuko dira.

Eskubideak: interesdunek babes arloko beren eskubideak bete ditzakete erregistrora edo egoitza elektronikora joz.

Era berean, interesdunek erreklamazio bat aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.

11. oinarria.–Errekurtsoak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 legearen 112. Artikuluan aipatutako Kalifikazio-epaimahaiaren erabakien kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakio alkateari, errekurritutako agintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

Deialdiaren, oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahai kalifikatzailearen ez badagokio, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera eskumena duen Auzitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA-ESKAERA

Giza baliabideen zuzendaritzaren deialdian parte hartzeko eskaera

Izen-abizenak

NAN/AIZ

P.K. Herria

Helbidea

Telefono mugikorra

E-maila

Desgaitasunaren egiaztapena (hala badagokio, soilik):

Desgaitasuna dut, eta eskabidearekin batera egiaztatzen dut.

Nire desgaitasuna dela-eta, eransten dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik.

ADIERAZPENA:

Ez dut eritasun edo akats fisikorik edo psikikorik, karguan aritzea galarazten didanik, eta ez dut indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naiz diziplina-espediente bidez bereizia izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik, eta ez nago desgaituta edo gabetuta eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen diren tituluen jabe naiz eta deialdiko baldintza guztiak betetzen ditut, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Azterketarako eskubideak ordaindu ditut deialdian ezarritako moduan, eta horren ordainagiria erantsi dut.

Eskabidearekin batera aurkezten dituela lehiaketa aldirako merezimenduen fotokopia.

ESKAERA:

Giza baliabideen zuzendaritzako lanpostu bat oposizio-lehiaketa betetzeko deialdian onartua izatea.

(Eguna)

Sinadura

II. ERANSKINA.–BAREMOA

Merezimenduak baloratzeko baremoa: 20 puntu gehienez

1.–Administrazio publikoei eta eremu pribatuan emandako zerbitzuak: 10 puntu gehienez.

–Deialdian eskatzen den maila/talde eta titulazio bereko Giza Baliabideetako Zuzendari, Giza Baliabideetako Teknikari edo/eta Pertsonaleko Teknikari funtzioa beste edozein herri-administrazioan bete izanagatik: bi puntu urte oso bakoitzeko; denbora laburragoko aldiak hainbanatu eginen dira.

–Giza Baliabideetako Zuzendari, Giza Baliabideetako Teknikari eta/edo Pertsonaleko Teknikari lanpostuetan enpresa pribatuetan egindako zerbitzuengatik: 1,5 puntu urte oso bakoitzeko, denbora-tarte laburragoak hainbanatuta.

Emandako zerbitzuak honako zirkunstantzia hauen arabera baloratuko dira:

a) Urte kopurua osoa ez bada, proportzionalki zenbatuko da.

b) Lanaldi partzialean egindako zerbitzuetan, dagokion zatia deskontatuko da.

c) Beste zerbitzu batzuekin batera emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.

d) Sei hilabetetik gorako iraupena duten lan-kontratuak bakarrik hartuko dira kontuan balorazioa egiteko.

e) Lan egindako denbora baloratzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: lan-bizitza, kontratuak eta zerbitzuak eman dituen administrazioaren edo enpresaren ziurtagiria, egindako eginkizunak eta lanposturako eskatutako titulazioa egiaztatzen dituena.

f) Deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

g) Administrazio Publikoan lan egiten duten langileentzat zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon diren aldiak, bai eta unitate organikoko buruzagitza edo zuzendaritza bat bete dutenak ere, kontuan hartuko dira egoera horietara iristeko unean zuten lanpostuan emandako zerbitzuak.

2.–Formazioa: 10 puntu gehienez.

Lanpostuaren edukiarekin zerikusia duten prestakuntza-jarduerak edo titulazioak baloratuko dira, 10 puntura arte gehienez:

–Erakunde ofizialek edota elkargo profesionalek, ikastetxe publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu bakoitzeko (10 eskola ordu), 5 puntu gehienez.

–Lan Harreman eta Giza Baliabideetako lizentziatura edo gradua: 6 puntu.

–Zuzenbideko lizentziatura edo gradua: 3 puntu.

–Langileen arloko master, graduondoko eta espezializazio bakoitzeko: 0,05 puntu kreditu bakoitzeko (10 eskola-ordu), gehienez 5 puntu.

Ez dira baloratuko 50 ordu baino gutxiagoko ikastaroak, ezta horien iraupena jasota ez dutenak ere.

Ikasturte bat egiaztatzen duten agiriek, 12 hilabeteko balioa izanen dute.

Izangai batek deialdian parte hartzeko Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako edo Zuzenbideko lizentziatura edo gradua badu, titulazio horiek ez dira baloratuko lehiaketan.

Atal honetan ez dira baloratuko titulu akademiko bat lortzeko ikasketak, unibertsitatekoak zein unibertsitatez kanpokoak.

III ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

A.–Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langileei aplikatu beharreko araudia.

1. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onartzen duena.

2. gaia.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen oporren, lizentzien eta baimenen Arautegia onartzen duena.

3. gaia.–113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Arautegia onartzen duena.

4. gaia.–215/1985 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko araudia onesten duena.

5. gaia.–27/2011 Foru Dekretua, apirilaren 4koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen lanaldi-murrizketa arautzen duena.

6. gaia.–117/1985 Foru Dekretua, ekainaren 12koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako Funtzionarioen Diziplina arauen Erregelamendua onartzen duena.

7. gaia.–2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

8. gaia.–158/1984 Foru Dekretua, uztailaren 4koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsarien behin-behineko araudia onesten duena.

9. gaia.–Askatasun Sindikalaren Lege Organikoa.

10. gaia.–30/1995 Legegintzako Foru Dekretua, otsailaren 13koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeen Erregelamendua onartzen duena.

11. gaia.–Antsoaingo Udaleko funtzionario, kontratatu administratibo eta lan-kontratuko langileentzako lan-baldintzei buruzko akordio kolektiboa, 2023ko urriaren 31ko 226 zk.ko NAOn argitaratua.

12. gaia.–Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua. Gizarte Segurantzaren sistema. Araubide orokorra. Enpresak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak. Langileen afiliazioa, bajak eta datu-aldaketa. Kotizazioa. Sare-sistema. Erregimen Orokorraren babes-ekintza. Ezintasun-prozesuei buruzko eskumenak.

13. gaia.–Soldata eta nomina. Kontzeptua eta elementuak. Soldata-sortzapenak. Soldataz kanpoko sortzapenak. Kenkariak. Kotizazio-oinarriak kalkulatzea.

14. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

15. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko titulua: xedapen orokorrak. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Ondare-erantzukizuna. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

16. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Nafarroako Kontratu Publikoena: legearen xedea eta printzipioak. Kontratu motak eta esleipen-prozedurak.

17. gaia.–Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea (V. Titulua).

18. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa (atariko titulua, I, II, III, VII eta IX).

19. gaia.–39/2014 Foru Dekretua, maiatzaren 14koa, Nafarroako administrazio publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezartzen dituena.

20. gaia.–68/2009 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan administrazio-araubideko langileen kontratazioa arautzen duena.

21. gaia.–96/1997 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, Nafarroako Foru Erkidegoko eta haren erakunde autonomoetako administrazioko langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala errazten dituena, Nafarroako administrazio publikoetako langileen estatutuaren 24.2 artikulua zati batean garatuz.

22. gaia.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

23. gaia.–Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea. Prebentzio-delegatuak garatzeko araudia. Segurtasun eta Osasun Batzordea.

24. gaia.–Gastu publikoa gauzatzeko prozedura orokorra: gastua onartzea. Gastu-konpromisoa. Obligazioa aitortzea eta ordaintzeko proposamena. Ogasun Publikoaren konturako betebeharrak azkentzea. Langile-gastuen kudeaketa.

25. gaia.–Egonkortze-prozesuak: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa, eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak egiteko neurriei buruzkoa.

26. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95746/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) eta 3/2018 Lege Organikoa (abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa) indargabetzen dituena:

Erregelamenduaren xedea, aplikazio-eremua, materiala eta lurraldekoa. Tratamenduari buruzko printzipioak. Datu pertsonalak tratatzeko zilegitasuna. Datu pertsonalen kategoria berezien tratamendua Interesdunen eskubideak. Tratamenduaren arduraduna eta tratamenduaren eragilea.

Eskubide digitalen bermea lan-eremuan:

Intimitaterako eta gailu digitalak erabiltzeko eskubidea, deskonexio digitalerako eskubidea. Intimitaterako eskubidea bideozaintzako eta soinuak grabatzeko gailuen erabileraren aurrean. Intimitaterako eskubidea ge lokalizazio-sistemen aurrean. Eskubide digitalak negoziazio kolektiboan.

27. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak eta informazio hori erabiltzeko prozedura.

28. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako. Antsoaingo Udalaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Udal Ordenantza.

29. gaia.–Antsoaingo udal eremuan euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen ordenantza. V. Kapitulua.

B.–Langileak kudeatzeko eta lana antolatzeko teknikak.

30. gaia.–Beharren diagnostikoa eta prestakuntza-plana.

31. gaia.–Lanpostuak deskribatzeko eta baloratzeko sistemak.

32. gaia.–Lanpostuen balorazioa aplikatzeko prozesua eta bere erabilgarritasunak.

33. gaia.–Pertsonen arteko komunikazioa lan-ingurunean.

34. gaia.–Negoziazio kolektiboko teknikak.

35. gaia.–Gatazkak kudeatzeko teknikak.

36. gaia.–Laneko gogobetetzea: giroari eta gogobetetzeari buruzko azterketak.

37. gaia.–Jarduna ebaluatzeko sistemak.

38. gaia.–Lanerako motibazioa.

39. gaia.–Adimen emozionala lanean.

Iragarkiaren kodea: L2401618