34. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3E/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 3koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita mugaz gaindiko lankidetza jarduerak sustatzeko toki-erakundeentzako eta entitate sozialentzako dirulaguntzen 2024ko deialdia. DDBN identifikazioa: 737785.

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 239/2023 Foru Dekretuak bere III. kapituluan ezartzen du Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala; eskumen horietako bat da mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza harremanak bultzatzea eta koordinatzea, zeina berariaz esleitzen baitzaio Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuari.

2021-2024 aldirako Kanpo Ekintzaren Planak ezartzen du, helburu operatibo gisa, loturak indartu behar direla Nafarroako mugako kokapenari lotutako lankidetza-foroetan. Helburu operatibo horrekin bat egituratzen da Planaren 2. ardatza (Nafarroaren mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza). Hartan, azpimarratzen da Nafarroak parte hartzen duela administrazioen arteko mugaz gaindiko lankidetza-foroetan, non ahalbidetzen baita zerbitzu eta politika publikoak koordinatzea.

Foro horien helburua da mugaz gaindiko harremanen arazoak eta beharrak monitorizatzea eta konpontzea. Testuinguru horretan, ardatz honen helburua da eragileen arteko lankidetza sustatzea eta erraztea, baita lankidetzarako dauden oztopoak hautematea eta horiei aurre egitea ere.

Xedea izanik laguntza ematea aipatutako jarduerei eta biztanleengandik gertuen dauden entitateei, hau da, toki-erakundeei eta entitate sozialei, helburu horren (G3) ekintza ildo gisa ezarri da deialdi hau onestea; izan ere, deialdi honen bidez arautuko da nola emanen dizkien Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak dirulaguntzak toki-erakunde eta entitate sozial horiei, mugaz gaindiko proiektuak egin ditzaten 2024an.

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 239/2023 Foru Dekretuak Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluari dagokionez ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Mugaz gaindiko lankidetza jarduerak sustatzeko toki-erakundeentzako eta entitate sozialentzako dirulaguntzen 2024ko deialdia onestea.

2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak.

3. Deialdi honetako konpromisoak betetzeko, honako aurrekontu-kreditu hauek baimentzea:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

2024ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den eta partida honen baliokidea den partidaren kargura: "Toki-erakundeentzako laguntzak, mugaz gaindiko eta Europako lankidetza jarduerak sustatzeko" izeneko B50002 B5100 4609 144100 partida, baldin eta kreditu aski eta egokia badago.

2024

25.000,00

2024ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den eta partida honen baliokidea den partidaren kargura: "Entitate sozialentzako laguntzak, mugaz gaindiko eta Europako lankidetza-proiektuak sustatzeko" izeneko B50002 B5100 4819 144100 partida, baldin eta kreditu aski eta egokia badago.

2024

25.000,00

4. Deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basera igortzea.

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Foru agindu hau igortzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Kontabilitate Zentrora, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 3an.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

2024KO EKITALDIAN MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA JARDUERAK SUSTATZEKO TOKI-ERAKUNDEENTZAKO ETA ENTITATE SOZIALENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA. OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Xedea eta helburua.

Oinarri arautzaile hauen xedea da arautzea dirulaguntzak nola eman toki-erakundeei eta entitate sozialei, lankidetza jarduerak egiten badituzte mugaz gaindiko hartu-emanak sustatu eta garatzearren Nafarroako Foru Komunitatearen eta Frantziako Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren artean 2024ko ekitaldian.

Toki-erakundeek edo entitate sozialek garatutako mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak finantzatzeko erabiliko dira laguntzak, honako xede hauek betetzeko:

–Esperientziak trukatzea mugako bi aldeetan.

–Mugaz gaindiko sareak sortzea edo sendotzea.

–Herritarren joan-etorria erraztea mugako bi aldeetan.

–Informazioa eman eta hedatzea Europako eta mugaz gaindiko gaiei buruz.

–Traba juridikoak eta administratiboak atzematea mugaz gaindiko testuinguruan.

Aurkeztutako proiektuek mugaz gaindiko hartu-emanak garatu eta indartu beharko dituzte, besteak beste, arlo hauetan:

–Turismoa.

–Ingurumena.

–Garapen jasangarria.

–Tokiko ekonomia.

–Kultura.

–Gizarte ekintza.

–Gazteria.

–Kirola.

–Eleaniztasuna.

–Memoria historikoa.

–Zahartze aktiboa.

–Mugaz gaindiko interesa duen beste edozein.

Ekintza diruz lagungarriak:

–Kirolaren arloko ekitaldiak.

–Gazte trukaketak eta hezkuntza arlokoak oro har.

–Mugaz gaindiko esperientziak hedatzeko ekitaldiak.

–Azoka turistikoetan, merkataritzakoetan eta abarretan parte hartzea.

–Mugaz gaindiko trabak atzemateko azterlanak / txostenak.

–Mugaz gaindiko izaera duten jarduera guztiak, artikulu honetan adierazten diren kategorizazioa eta xedea betetzen badituzte.

Deialdi honen xedetik kanpo gelditzen dira merkataritza edo irabaziak helburu dituzten jarduerak, edo erabilera profesionalekoak, bai eta beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten proiektuak eta jarduerak ere.

2.–Finantzaketa.

Aipatutako laguntzak partida hauen kargura finantzatuko dira, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen 2024rako Gastuen Aurrekontutik:

–25.000 euro erabiliko dira 2024ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den eta partida honen baliokidea den partidaren kargura: "Toki-erakundeentzako laguntzak, mugaz gaindiko eta Europako lankidetza jarduerak sustatzeko" izeneko B50002 B5100 4609 144100 partida, baldin eta kreditu aski eta egokia badago.

–25.000 euro erabiliko dira 2024ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den eta partida honen baliokidea den partidaren kargura: "Entitate sozialentzako laguntzak, mugaz gaindiko eta Europako lankidetza proiektuak sustatzeko" izeneko B50002 B5100 4819 144100 partida, baldin eta kreditu aski eta egokia badago.

Baldin B50002 B5100 4609 144100 eta B50002 B5100 4819 144100 partidetan erreserbatutako kreditua agortzen ez bada, partida batean soberan den zenbatekoa besteari gehitzen ahalko zaio, kreditua agortu arte; hori egiteko, organo eskudunak erabaki arrazoitua hartu beharko du, dagokion kontabilitateko espediente ekonomikoa bideratu ondotik.

3.–Entitate onuradunak.

Entitate hauek jaso ditzakete deialdi honen dirulaguntzak:

a) Nafarroako toki-erakundeak.

b) Entitate sozialak, frogatzen dutenak irabazi asmorik gabeko entitatearen legezko aitortza dutela eta egoitza soziala eta fiskala Nafarroan dituztela.

Ezin dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako inguruabarren batean dauden entitateak, edo zigor edo zehapenen bat jaso dutenak, administrazio ebazpen irmo edo epai judizial irmo bidez, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan praktikak egin edo onartzeagatik.

4.–Dirulaguntzak jaso ditzaketen gastuak, aldia eta laguntzaren zenbatekoa.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, mugaz gaindiko jarduerak egiteko (Pirinio Atlantikoetako lurralde-eremua).

Laguntza honako honetan datza: oinarri honetan zehazten diren gastuen %100 lagunduko da diruz proiektu bakoitzeko; nolanahi ere, aurrekontu diruz lagungarriak (hots, diruz lagungarriak ez diren gastuak kontuan hartu gabe) ezin du 5.000 eurotik gorakoa izan.

Proiektu bati bakarrik emanen zaio dirulaguntza entitate bakoitzeko.

"Errepikatutako" proiektuak ez dira diruz lagunduko, hau da, deialdi berean aurreko urteetan finantzatutako ekintza eta izaera berekoak direnak. Proiektu berritzat joko da lurralde bateko edo bietako lankidetza handitzen badu, edo bere helburuak eta ekintzak aldatzen baditu.

Deialdi honen ondorioetarako, bidaia gastuak (ostatua eta mantenua) diruz lagungarriak izanen dira beharrezkoak badira aurreikusitako mugaz gaindiko jarduerak egiteko, baita proposamenean aurreikusitako jarduerak egiteko behar diren gastuak ere, baldin eta merkatuko prezioen araberakoak badira.

Gastu horiek eginda eta fakturatuta egon beharko dira 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitarte, biak barne.

A.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Bidaia gastuak:

Garraio publikoaren gastuak (hegazkina, trena edo autobusa), auto edo furgoneta bidezko garraio gastuak, ostatu hartzea (hotela) eta mantenua, EBren esparruan lagunduko dira diruz.

–Proposatutako jarduerak egiteko behar-beharrezkoak diren bidaia gastuak baino ez dira onartuko.

–Hegazkinez egindako joan-etorriak turista klasean eginen dira, eta gainerako garraiobideetan turista klasean edo horren baliokideetan.

–Auto edo furgoneta bat erabiltzen bada, kilometro bakoitzeko 0,34 euro ordainduko da tarifa gisa.

–Hotelean igarotako gau bakoitzeko emanen den gehieneko zenbatekoa inoiz ez da izanen 150 euro baino altuagoa (BEZa kenduta).

–Mantenuko dietetan, zenbateko diruz lagungarria 30 eurokoa izanen da gehienez otordu, pertsona eta eguneko.

Gastu horiek berariaz zehaztuta egon beharko dute, eta jaulkitako fakturek entitate onuradunen izenean egon beharko dute; ez da onartuko dirulaguntzaren onuradun ez den entitate edo pertsona bati jaulkitako fakturarik.

2. Proiektua egiteko zuzeneko gastuak:

Gastuak proiektuaren barneko jarduerak antolatzeko beharrezkoak direla joko da baldin eta jarduerak diruz laguntzeko moduko mugaz gaindiko ekintza gisa hartuak badira, eta oinarriotako 1. atalean adierazitako kategorizazioa eta helburua betetzen badituzte.

Proposatutako jarduerekin lotura zuzena duten gastuak baino ez dira onartuko, ez badira entitate horren ohiko gastuak.

Gastu horiek berariaz zehaztuta egon beharko dute, eta jaulkitako fakturek entitate onuradunen izenean egon beharko dute; ez da onartuko dirulaguntzaren onuradun ez den entitate edo pertsona bati jaulkitako fakturarik.

B.–Diruz lagungarriak ez diren gastuak.

Ez dira diruz lagungarriak izanen langileei dagozkien gastuak edo entitatearen funtzionamendu arruntaren ondoriozkoak (zeharkako gastuak, hala nola alokairuak, garbiketa, fotokopiak, posta, telefonoa etab.), ibilgetua amortizatzeko zuzkidurak barne.

Balio erantsiaren gaineko zergaren zenbatekoa kenduko da, hura jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratu edo konpentsatzen ahal denean.

5.–Eskaerak eta agiriak aurkeztea.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

5.1.a) Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.1.b) Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) dagoen zerbitzuen katalogoaren berariazko fitxaren bidez (aurrerantzean, laguntzen fitxa); fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko lotura izanen da.

Eskaerak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkezteko, aurkezleak ziurtagiri digitala izan beharko du, edo NAN elektronikoa erabili. Eskaerari eransten zaizkion fitxategiak 20 Mb-koak izanen dira gehienez ere, eta formatu hauetako batekoak: CSV, DOC / DOCX, JPG / JPEG, ODS, ODT, PDF, RTF, TIFF / TIF, TXT, XLS / XSLX, ZIP.

Eskaera aurkezteko erabiltzen den bidea arestian aipatu ez bezalakoa bada, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko gero aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

5.1.c) Eskaerak egiteko 1. eranskinean dagoen eskabide inprimaki berariazkoa erabiliko da; laguntza fitxan ere eskuragarri dago. Inprimaki hori behar bezala beteta eta sinatuta egon beharko da. Inprimaki horren bidez aurkeztutako eskaerak baino ez dira onartuko.

5.1.d) Dirulaguntzen deialdi honi dagozkion komunikazioak entitateak ematen duen gaitutako helbide elektronikoaren (GHE) bitartez eginen dira. Entitateak Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen elektronikoen prozeduretan harpidetua egon beharko du. Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskura daiteke gaitutako helbide elektronikoa, eta jakinarazpen elektronikoen prozeduretako harpidetza ere bertan egin daiteke. Horretarako, ziurtagiri digitala beharko da.

5.2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaerari (laguntzaren fitxan ageri den berariazko inprimakiaren araberakoa betiere) erantsi behar zaion dokumentazioa agiri bereizietan eskaneatua aurkeztu behar da, eta behar bezala identifikatua. Hauxe da:

5.2.a) Entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa:

–Entitate eskatzailearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.

–Erantzukizunpeko adierazpena, azalduz ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan onuradun izateko ezarritako debekurik, ezta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakorik ere.

–Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, beste entitate batzuek edo partikularrek ekintza bererako emandako edo haiei eskatutako dirulaguntzen zenbatekoei buruzkoa; horrelakorik eskatu ez badu, horren berri eman beharko du.

–"Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera" izeneko jatorrizko inprimakia, lehenago ez bada inoiz Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik eskuratu.

–Entitate sozialen kasuan:

  • Elkartearen edo entitatearen estatutuak.
  • Eskritura, entitate eskatzailearen izenean eta hura ordezkatuz ari den pertsonari ahalorde aski eta iraunkorra ematen diona administrazio publikoaren aurrean jarduteko dirulaguntzak emateko prozeduretan, salbu eta ordezkatzeko ahalmena estatutuetan ageri bada.

Atal honetan aipatutako erantzukizunpeko adierazpen guztiak dirulaguntza eskatzeko berariazko inprimakian sartuta daude.

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela frogatzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin bat, entitate onuradunak ez daude beharturik frogagiriak aurkeztera, eta, kasu horretan, deialdia kudeatzen duen organoak kontsultatuko du ofizioz informazio hori.

Ulertuko da entitate onuradunek kontsulta hori baimentzen dutela, salbu eta espresuki kontra agertzen badira eskaeraren berariazko inprimakian; kasu horretan, egoki diren agiriak aurkeztu beharko dituzte.

5.2.b) Ekintzei buruzko dokumentazioa (ezarritako ereduekin bat etorriz; Interneten, Nafarroako Gobernuaren Atariaren zerbitzuen katalogoko kasuan kasuko fitxan eskuragarri daude):

–Proiektuaren azalpen memoria (2. eranskina), gai hauek jasoko dituena, besteak beste:

a) Parte hartu duten entitateen eta proiektuaren datuak.

b) Proiektuaren berariazko helburuak.

c) Frantziako Pirinio Atlantikoetako entitatearekiko lankidetzaren deskribapena.

d) Jardueren gutxi gorabeherako programa, jardueren deskribapena eta egiteko egutegia.

e) Proiektuaren publizitaterako, hedapenerako eta iraunkortasunerako jarduerak.

–Gastuen aurrekontu xehakatua eta diru-sarreren aurreikuspena (3. eranskina).

–Proiektuan lankidetzan aritzeko konpromisoaren gutuna, Pirinio Atlantikoetako entitateak sinatua. Gutun horretan proiektuaren eta entitatearen identifikazio datuak jasoko dira, izaera eta jarduera, baita lankidetzaren edukiari eta interesari buruzko erreferentzia labur bat ere.

Dokumentazioa euskarri elektronikoan aurkeztu beharko da. Artxibo digital horietan erantsitako elementu guztiek unitate kudeatzaileak dauzkan programa informatiko batekin edo batzuekin bateragarriak izan beharko dute: Libre Office 5.1., Microsoft Office 2003, Adobe Acrobat Reader DC 2015 eta Windows Media erreproduzitzailea.

Eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honetako oinarrietan zehazten diren baldintzen onarpen formala eta berariazkoa. Laguntza kudeatzen duen zerbitzuak espedientea tramitatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia eskatzen ahalko du, interesdunek aurka egiteko eskubidea baliatzen dutenean izan ezik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritako baldintza eta ondorioekin, eskaeran berariaz adierazten dutenean. Kasu horretan, deialdi honen 5. apartatuan eskatzen diren agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte.

Jarduketa hauei edota datu pertsonalen babesari buruzko beste inolako jarduketei dagokienez, honako hauetan xedatutakoa beteko da: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta arloan aplikagarri den gainerako legeria.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskatzaileei.

Eskaerak ez baditu finkatutako betebeharrak betetzen, edo osorik ez badago, organo kudeatzaileak entitate interesdunari eskatuko dio eskaera zuzendu dezala gehienez ere hamar egun balioduneko epean, errekerimendua jakinarazten den egunaren hurrengo egunetik hasita, eta adieraziko zaio ezen, eskaera zuzentzen ez badu, ondorioztatuko dela eskaerari uko egiten diola eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Eskaera osorik eta zuzen bete dela eta 1. oinarrian adierazitako jarduketa bati dagokiola egiaztatu ondoren, espedientea 7. oinarrian ezarritakoaren baremoaren arabera baloratuko da.

6.–Ebaluazioa eta ebazpena.

6.1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat. Prozedura hau, funtsean, honakoan datza: aurkeztutako eskaeren konparaketa egitea, balorazioa egitea haien arteko lehentasun hurrenkera ezartzeko, eta balorazio onena lortu dutenei dirulaguntzak esleitzea, deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarria gainditu gabe.

6.2. Prozeduraren organo kudeatzailea Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzua izanen da. Organo horrek eginen ditu prozedura sustatzeko eta espedientea tramitatzeko beharrezko jardunak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako legaltasunaren, publikotasunaren, objektibotasunaren, gardentasunaren, berdintasunaren eta bereizkeria ezaren printzipioen arabera.

6.3. Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuak ebaluatuko ditu aurkeztu diren proiektuak, deialdi honen 7. oinarrian zehazten diren irizpideen arabera.

Egindako ebaluazioa ikusirik, organo kudeatzaileak Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiari helaraziko dio ebazpen proposamen bat. Proposamen horrek dirulaguntza emateko proposatutako eskatzaileen zerrenda jasoko du, baita bakoitzari esleituriko puntuazioa eta zenbatekoa ere.

6.4. Badago kreditu erabilgarri bat entitate onuradun mota bakoitzarentzat (hau da, toki-erakundeentzat eta entitate sozialentzat). Entitate onuradun mota bakoitzarentzat gordetako kreditua agortzen ez bada, mota batean dagoen soberakina besteari zuzendutako zenbatekoari gehi dakioke, eskumena duen organoaren erabaki arrazoituaren bidez eta dagokion kontabilitateko espediente ekonomikoa bideratu ondotik.

7.–Proiektuen balorazioa.

7.1. Gehienez ere 100 puntu emanen dira proposamenak baloratzeko. Honako hauek dira balorazio irizpideak, ondotik zehazten den puntuazioarekin:

IRIZPIDEA

AZPI-IRIZPIDEA

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA

1.–Aurkeztutako jardueren programaren kalitatea (50 puntu gehienez)

1.1.–Proiektua deialdiaren xedearekin bat etortzea

10

1.2.–Proiektuaren beraren eta haren jardueren berrikuntza edo berritasuna

10

1.3.–Aurreikusitako jardueren egokitasuna proiektuko helburuak lortzeko

20

1.4.–Proiektuaren hedapen eta publizitate neurriak

5

1.5.–Proiektuaren iraunkortasunerako neurriak

5.

2.–Mugaz gaindiko dimentsioa. Lankidetzaren intentsitatea (25 puntu gehienez)

2.1.–Mugaz gaindiko lankidetzaren balioa identifikatutako helburuak lortzeko (15 puntu gehienez)

2.1.1.–Mugaz gaindiko lankidetzaren premia proiektua gauzatzeko

7,5

2.1.2.–Lankidetzaren eragina kuantitatiboki eta kualitatiboki

7,5

2.2.–Parte-hartzaileak lankidetzan (10 puntu gehienez)

2.2.1.–Parte-hartzaileen ibilbidea mugaz gaindiko lankidetzan

5

2.2.2.–Kideen gaitasuna proposatutako jardueretan

5

3.–Proiektuaren jasangarritasun soziala (10 puntu gehienez)

3.1.–Generoaren ikuspegia txertatzea proiektuaren diseinuan, gauzapenean eta ebaluazioan

4

3.2.–Bazterkeria arriskuan dauden edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen irisgarritasuna sustatzeko neurriak txertatzea

4

3.3.–Prestakuntza jarduerak/euskararen presentzia

2

4.–Proiektuaren aurrekontua (15 puntu gehienez)

Aurrekontuaren egokitasuna eta koherentzia jarduerak egiteko eta aurreikusitako emaitzak lortzeko

15

Ebaluazioaren ondoren guztira 50 puntu lortzen ez dituzten proiektuek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

8.–Dirulaguntza emateko ebazpena.

8.1. Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak ebazpena emanen du deialdi honen xedeko dirulaguntzak eman eta adjudikatzeko, diruz lagunduko den eskaera-kopurua adieraziz eta bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuz; halaber, prozedurak iraun artean gertatzen diren gorabehera guztiak ebatziko ditu.

Ebazpena arrazoitua izanen da, eta emandako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti. Dirulaguntza jasoko duen eskatzailea edo jasoko duten eskatzaileen zerrenda jaso beharko da ebazpenean, eta espresuki adieraziko da zein eskaera ezetsi diren, halakorik baldin bada.

Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, berariazkoak izan edo presuntziozkoak, entitate eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

8.2. Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiaren ebazpen hori interesdunei jakinaraziko zaie, deialdi honetara eskaerak aurkezteko azken egunetik hasi eta gehienez hiru hilabeteko epean. Epe hori ebazpena berariaz jakinarazi gabe bukatzen bada, eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute entitate eskatzaileek.

8.3. Entitate onuradunen batek uko egiten badio emandako laguntzari, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak beste ebazpen bat eman dezake deialdian aurrekontuko baliabiderik ez izateagatik laguntzarik gabe gelditu den hurrengo eskatzailearen alde. Kasu horretan, eta ez badago eskatzailerik entitate onuradun motetako batean (toki-erakundeak edo entitate sozialak), mota batean gelditzen den diru-kopurua erabil daiteke bestearen zenbatekoa handitzeko, eskumena duen organoaren erabaki arrazoituaren bidez eta dagokion kontabilitateko espediente ekonomikoa bideratu ondotik.

9.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

9.1. Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela frogatzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin bat, entitate onuradunak ez daude beharturik frogagiriak aurkeztera, eta, kasu horretan, deialdia kudeatzen duen organoak kontsultatuko du ofizioz informazio hori. Ulertuko da entitate onuradunek kontsulta hori baimentzen dutela, salbu eta espresuki kontra agertzen badira eskaeraren berariazko inprimakian; kasu horretan, egoki diren agiriak aurkeztu beharko dituzte.

9.2. Dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean, dirulaguntzen entitatea onuradunen gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztea, zerbitzuen katalogoaren fitxan eskuragarri dagoen ereduarekin bat datorrena, hori guztia Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea betez (2018ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa). Salbuetsita daude gardentasun eta publikotasun betebeharrak dituzten Nafarroako toki-erakundeak, maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotakoak.

Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

9.3. Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuari jakinaraztea, 10 egun balioduneko epean, dirulaguntzak emateko ebazpena jasotzen denetik aurrera, dirulaguntzaren xedeko ekintzaren baterako dirulaguntzari uko egiten zaiola, proiektua ez bada eginen edo ezin badira deialdian ezarritako epeak bete.

9.4. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

9.5. Diruz lagundutako ekintzetan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen diren ekintzen helburuak.

9.6. Dirulaguntzaren xedeko gastuak egin, justifikatu eta ordaintzea deialdian ezarritako epeetan.

Egindako jarduketak justifikatzeko agiriak 2024ko azaroaren 18a baino lehen aurkeztuko dira. Hori egin ezean, onartutako dirulaguntzako kobratzeko eskubidea galduko da.

9.7. Dirulaguntzaren xede den ekintzaren gaineko informazio, material eta publizitate guztietan Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza duela adierazi beharko da (esku-orriak, kartelak, sortutako entregatzekoak, etab.).

Dokumentazio, publizitate, irudi edo material guztietan hizkera ez-sexista erabili beharko da, eta irudi diskriminatzaileak edo estereotipo sexistak saihestu.

Logotipoa erreproduzitzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren Atarian kontsulta daitezke (https://www.navarra.es/eu/hasiera) edo Argitalpen Atalaren bidez.

Dirulaguntza eman aurretik proiektuari buruz egin diren agiriei eta publizitate eta zabalkunde lanei dagokienez, ez da nahitaezkoa izanen logotipoa jartzea jadanik argitaratuta dagoen materialean. Hala ere, zabalkunde telematikoan, web-orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein baliabidetan, dirulaguntza eman zaiola jakinarazten denean iragarki horiek eguneratu beharko dira, eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa sartu, aurreko paragrafoan ezarritako baldintzei jarraituz.

Ezarritako betebeharretakoren bat betetzen ez bada, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo dirua itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

9.8. Jasotako funtsak justifikatzen dituzten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren artean.

9.9. Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia gonbidatzea proiektuaren esparruan egiten den ekitaldi orotara. Ekitaldi guztien berri emanen zaio Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiari, zentzuzko epean igorriko zaion gonbidapenaren bidez.

9.10. Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

10.–Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikatzeko modua.

10.1. Dirulaguntza bukaeran ordainduko da; hau da, diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko epea amaitzean. Eskatzaileek, 2024ko azaroaren 18ra arte (egun hori barne), honako hauek aurkeztu beharko dituzte: memoria ekonomikoa, finantzatutako proiektuaren gauzatze-memoria, behin betiko gastuen taula, BEZaren ziurtagiria eta egindako ekintzak justifikatzeko dokumentu-oinarria, deialdi honen 10.2 oinarrian deskribatutako baldintzetan, behin onetsita eta egiaztatuta aurkeztutako dokumentazioa bat datorrela gauzatu denarekin.

Dirulaguntza ordaintzeko ondorioetarako, justifika daitekeen gastutzat joko da justifikazioak aurkezteko epeak amaitu baino lehen ordaindu dena (hau da, 2024ko azaroaren 18ra arte), baldin eta gastua proiektua gauzatzeko epearen barnean egina eta fakturatua badago (hau da, 2024ko urriaren 31ra arte).

Ordaindutako laguntzaren zenbatekoa egindako eta onartutako gastu osoaren %100 izanen da.

10.2. Justifikatzeko modua.

Justifikazioa modu telematikoan aurkeztu beharko da nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzuen katalogoan laguntza honen fitxan adierazten den gisan, eta hurrengo ataletan ezarritakoarekin bat etorriz.

10.2 a) Diruz lagundutako jarduerak eginik, entitate onuradunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, 2023ko azaroaren 18an beranduenez:

–Diruz lagundu den proiektuaren gauzatze-memoria xehakatua, barne hartuko duena aurreikusitako helburuen betetzearen balorazioa, ezarritako ereduarekin bat datorrena. Eredu hori eskuragarri dago Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzuen katalogoan laguntzaren fitxan. Memoria horrekin batera dokumentu-base bat aurkeztuko da, honako hauek bilduko dituena: sortutako emaitzak, argazkiak, bideoak/laburpena, ekitaldietan parte hartu izana frogatzen duten zerrendak, eta proiektuko ekintzak egin direla frogatzen duen beste edozer (4. eranskina).

–Memoria ekonomiko bat, ongi zehazturik zein diren diru-sarrerak, halakorik balego (norberaren diru-sarrerak nahiz erakunde publiko zein pribatuetatik datozenak), eta gastuak, kontzeptuka banatuak.

–Behin betiko gastuak justifikatzeko taula. Laguntzen onuradunek taula bat egin beharko dute, non gastuen zerrenda bat jasoko baita, deialdi honen 4. oinarrian adierazitako tipologiaren araberakoa, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko zerbitzuen katalogoko laguntza fitxaren arabera (5. eranskina).

–Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren publizitate- eta hedapen-betebeharrak bete direla egiaztatzen duten agiriak, 9.7 oinarrian xedatutakoaren arabera.

–BEZa aitortzeko betebeharra izatearen edo betebehar horretatik salbuetsita egotearen ziurtagiria.

10.2 b) Taula horretan hauek zehaztuko dira gastu bakoitzerako: zein kontzepturi dagokion; hartzekoduna; zenbatekoa (BEZarekin eta BEZik gabe); proiektuari egozten zaion portzentajea; proiektuari esleitutako portzentajea eta ordainketa data. Taula horretan adierazten diren gastuak zenbakituta agertuko dira, bata bestearen ondoren.

10.2.c) Gastu horiek justifikatzeko taula euskarri informatikoan (Excel-5. eranskina) bidaliko da, eta horrekin batera fitxategi digitalizatu bat (pdf formatuan edo antzekoan) aurkeztuko da, fakturena edo gastuak frogatzeko balio bera duten bestelako dokumentuena.

10.2.d) Fakturak eta gastua justifikatzen duten gainerako dokumentuak modu korrelatiboan zenbakitu beharko dira (1, 2, 3... dok.), eta gastuen justifikaziorako taulan agertzen diren ordena berean sartu fitxategi digitalean. Gastua justifikatzen duen faktura edo agiri bakoitzarekin batera, ordainketa edo konpentsazioa izan dela frogatzen duen dokumentua erantsi beharko da.

11.–Dirulaguntzaren itzulketa.

Dirulaguntza ordaindu baino lehen, egiaztatutako da ezarritako epeetan aurkeztutako justifikazio agiriak bat datozela diruz lagundutako ekintzekin, dokumentazioa zuzena dela alde guztietatik eta dirulaguntzaren xedea bete dela.

Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira, edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik hamabi hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Erakunde onuradunak dirulaguntza emateko ezarritako ia baldintza guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

12.–Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

Deialdi honen xedeko dirulaguntzak ez dira bateragarriak helburu berarekin jarduera berak garatzeko ematen diren beste dirulaguntza batzuekin, administrazio honek edo eskualdeko, tokiko, Espainiako edo Europako beste administrazio publiko batzuek edo entitate publiko zein pribatuek eman.

13.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.

14.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

TOKI-ERAKUNDEENTZAKO ETA ENTITATE SOZIALENTZAKO LAGUNTZAK, MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA JARDUERAK SUSTATZEKO 2024AN. ESKAERA

(1. ERANSKINA)

1.–Eskatutako laguntza.

TOKI-ERAKUNDEENTZAKO laguntza, mugaz gaindiko lankidetza jarduerak sustatzeko.

ENTITATE SOZIALENTZAKO laguntza, mugaz gaindiko lankidetza jarduerak sustatzeko.

2.– Entitate eskatzailearen identifikazio datuak.

Sozietate-izena:

IFZ/NANa:

Helbidea:

Posta kodea:

Herria:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

3.–Legezko ordezkariaren datuak.

Izen-deiturak:

IFZ/NANa:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

4.–Erantzukizunpeko adierazpenak.

EZ du Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan onuradun izateko ezarritako debekurik, ezta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakorik ere.

EZ du eskaera honen xederako inolako dirulaguntzarik jaso –edo eskatu– beste administrazio publiko batzuetatik, Espainiako zein nazioarteko entitate publiko, entitate pribatu edo partikularrengandik.

Eskaera honen xederako ondoko dirulaguntza hauek jaso ditu beste administrazio publiko batzuetatik, Espainiako zein nazioarteko entitate publiko, entitate pribatu edo partikularrengandik:

ENTITATEA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Entitate eskatzailea BEZ aitorpena egitetik salbuetsita dago.

Entitate eskatzaileak BEZ aitorpena egiteko betebeharra du.

5.–Administrazio publikoen esku dagoen informazioa kontsultatzeko baimena.

BAIMENA EMATEN DIOT Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiari zerga-betebeharrak betetzeari buruzko ziurtagiriak edo informazioa biltzeko Zerga Administrazioko Estatu Agentzian eta Nafarroako Foru Ogasunean. Era berean, entitate kudeatzaileak egiaztatuko du Gizarte Segurantzaren arloko betebeharrak betetzen direla, horretarako prestatutako sistema elektronikoen bitartez.

EZ DUT BAIMENIK EMATEN Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak arestian aipatutako informazioa biltzeko ETA HORREN AURKA AGERTZEN NAIZ, eta konpromisoa hartzen dut informazio hori emateko (5. oinarria), eskaera hau izapidetzeko (Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, 28. artikulua). Aurka egotearen berri eman beharko da, arrazoituta, inprimaki bereizi bat helbide honetara bidalita: cooperaciontransfronteriza@navarra.es.

6.–Eskaera honi erantsitako dokumentuak.

Laguntza eskaerari dagokion proiektuaren memoria, eredu ofizialean.

Proiektuaren gastuen aurreikuspena jaso duen aurrekontua.

Entitate sozialaren estatutuak.

Administrazio Publikoaren aurrean jarduteko ahalorde aski eta iraunkorraren eskritura, 5.2 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, estatutuetan jasota ez badago.

Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, bidezkoa denean.

7.–Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Datu pertsonalen tratamendua honako arau hauen arabera eginen da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Erregelamendu horren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko, hauxe jakinarazten da:

–Tratamenduaren arduraduna: Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua. Karlos III.aren etorbidea 2, 31002 Iruña. cooperacion.transfronteriza@navarra.es.

–Datuen babeseko ordezkaria: Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritza. dpd@navarra.es.

–Tratamenduaren legitimazioa: botere publikoak baliatzeko edo interes publikorako beharrezkoa den tratamendua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikulua).

–Xedeak: mugaz gaindiko lankidetzarako 2024ko laguntzen eskaerak kudeatu eta izapidetzea, eta azterketa estatistikoak, memoriak, txostenak eta Europako eta mugaz gaindiko lankidetzarekin lotutako dokumentuak egitea.

–Datuen jatorria: eskaera, aurkeztutako dokumentazioa, laguntzak kudeatzeko bildutako datuak, oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat etorriz.

–Hartzaileak: datuak lagatzen ahalko zaizkie Nafarroako Gobernuaren beste organo batzuei, baita beste administrazio publiko batzuei edo kontroleko agintari, epaimahai eta erakunde publikoei ere, beren egitekoak bete ditzaten. Finantza entitateei ere lagatzen ahalko zaizkie, ordainketak kudeatzeko.

–Gordetzeko denbora tartea: datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Nolanahi ere, datuak gordetzen ahalko dira interes publikoko gaiak artxibatzeko, ikerketa zientifiko edo historikoetarako edota helburu estatistikoetarako.

–Eskubideak: eskubidea datuetan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera egin behar zaio datuak tratatzeko arduradunari, arestian esandako helbidera, indarreko araudiak ezarritako moduan. Datuen babesari buruz dituzun eskubideak urratu direla uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan. https://www.aepd.es/.

8.–Adierazten dut eskaeran eta atxikitako dokumentazioan aurkeztutako datu eta informazio guztiak egiazkoak direla.

.................................n, 20.............(e)ko .........................aren ...........(e)(a)n

Sinatua:

(legezko ordezkaria)

MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA-PROIEKTUAREN MEMORIA

(2. ERANSKINA)

1. PROIEKTUAREN DATUAK

Proiektuaren izena

Entitate parte-hartzaileak

Hasierako eta amaierako egunak

Proiektuaren deskribapen laburra:

2. ENTITATE ESKATZAILEA IDENTIFIKATZEKO DATUAK

Entitatearen izena

Entitate mota

Toki-erakundea

Entitate soziala

Deskribapen laburra, azalduz entitatearen izaera, helburua, garatutako jarduerak eta mugaz gaindiko lankidetzan duen esperientzia (gehienez 15 lerro):

3. PIRINIO ATLANTIKOETAKO ENTITATE LANKIDEAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK

Entitatearen izena

Entitate mota

Haren izaeraren, xedearen, egindako jardueren, mugaz gaindiko lankidetzan izandako esperientziaren eta proiektuan bete duen zereginaren deskribapen laburra (gehienez 15 lerro):

4. PROIEKTUAREN HELBURUAK (gehienez 10 lerro)

5. MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA: argudiatu proiektu honetako mugaz gaindiko lankidetzaren beharrizana eta zentzua (gehienez 10 lerro)

6. MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZAREN ERAGINA KUALITATIBOKI ETA KUANTITATIBOKI (gehienez 10 lerro)

7. PROIEKTUAREN ETA AURREIKUSITAKO JARDUEREN IZAERA BERRITZAILEA (gehienez 10 lerro)

8. PROIEKTUAREN JASANGARRITASUN SOZIALA (deskriba itzazu ezarriko diren neurriak; gehienez 5 lerro)

Generoaren ikuspegia txertatzea proiektuan:

Bazterkeria arriskuan dauden edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen irisgarritasuna errazteko neurriak sartzea:

Prestakuntza jarduerak/euskararen presentzia:

9. GARATUKO DIREN JARDUERAK (fitxa bat bete jarduera bakoitzeko)

Jarduera zk.: 1

Gauzatzeko egutegia

Hasierako eta amaierako egunak

Jardueraren azalpen laburra

(gehienez ere 5 lerro)

Jardueraren helburuak

(gehienez ere 5 lerro)

Emaitza eta entregatzekoa, aurreikusitakoa

Jardueraren ardura duen entitatea

Gutxi gorabeherako parte-hartzaile kopurua

10. PUBLIZITATE, ZABALKUNDE ETA IRAUNKORTASUNEKO JARDUERAK

Proiektua zabaltzeko egin beharreko jarduerak (web-orria, sare sozialak, hedabideak, kartelak, esku-orriak...):

Proiektua eta lankidetza iraunkorrak izateko neurriak:

Data, legezko ordezkariaren datuak eta sinadura eta entitatearen zigilua:

MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZARAKO LAGUNTZEN AURREKONTUA

(3. ERANSKINA)

DIRU-SARRERA ETA GASTUEN AURREKONTURAKO EREDUA

ENTITATEA

PROIEKTUA

GASTUAK:

JARDUERA

GASTUAREN TIPOLOGIA

KONTZEPTUA

DATA

ZENBATEKOA (BEZik GABE)

ZENBATEKOA, BEZarekin

Jarduera zk.: 1

Jarduera zk.: 2

GUZTIRA

ESKATUTAKO DIRULAGUNTZA, GUZTIRA

DIRU-SARRERAK:

JARDUERA

DIRU-SARRERA

KONTZEPTUA

DATA

ZENBATEKOA

GUZTIRA

Legezko ordezkariaren izena:

Data, legezko ordezkariaren sinadura eta entitatearen zigilua:

MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA-PROIEKTUAREN MEMORIA

(4. ERANSKINA)

1. PROIEKTUAREN DATUAK

Proiektuaren izena

Entitate parte-hartzaileak

Gauzatze datak

Proiektuaren garapenaren deskribapen laburra:

2. ENTITATE ESKATZAILEA IDENTIFIKATZEKO DATUAK

Entitatearen izena

Entitate mota

Toki-erakundea

Gizarte entitatea

3. PIRINIO ATLANTIKOETAKO ENTITATE LANKIDEAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK

Entitatearen izena

Entitate mota

Entitateak proiektuan garatutako jardueren deskribapen laburra (gehienez 15 lerro):

4. PROIEKTUAREN HELBURUAK BETETZEA (gehienez 10 lerro)

5. MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA: argudiatu proiektu honetan izandako mugaz gaindiko lankidetza (gehienez 10 lerro)

6. MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZAREN ERAGINA KUALITATIBOKI ETA KUANTITATIBOKI (gehienez 10 lerro)

7. PROIEKTUAREN ETA JARDUEREN IZAERA BERRITZAILEA Neurri berritzaileen deskribapena (10 lerro gehienez)

8. PROIEKTUAREN JASANGARRITASUN SOZIALA (gehienez 5 lerro)

Generoaren ikuspegia proiektuan txertatzea (adierazi planteatutako neurrien eragina eta betetze maila):

Bazterkeria arriskuan dauden eta/edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen irisgarritasuna sustatzeko neurriak txertatzea (adierazi planteatutako neurrien eragina eta betetze maila):

Prestakuntza jarduketak/euskararen presentzia (adierazi planteatutako neurrien eragina eta betetze maila):

9. GARATUKO DIREN JARDUERAK (fitxa bat bete jarduera bakoitzeko)

Jarduera zk.: 1

Gauzatzeko egutegia

Hasierako eta amaierako egunak

Egindako jardueraren deskribapen laburra; adierazi programatutako jarduerari dagokionez aldaketarik egon den (gehienez 5 lerro)

Jarduerarekin lortu diren helburuak (gehienez 5 lerro)

Parte-hartzaileen kopurua

Emaitza eta entregatzekoa, lortutakoa

10. PUBLIZITATE, ZABALKUNDE ETA IRAUNKORTASUNEKO JARDUERAK

Proiektua zabaltzeko egin beharreko jarduerak (web-orria, sare sozialak, hedabideak, kartelak, esku-orriak...). Sartu horiek egiaztatzeko behar diren estekak:

Proiektua eta lankidetza iraunkorrak izateko neurrien betetze maila:

Data, legezko ordezkariaren datuak eta sinadura eta entitatearen zigilua:

GASTUAK JUSTIFIKATZEKO TAULA

(5. ERANSKINA)

Entitatea:

Proiektua:

Emandako dirulaguntza:

Justifikatutako zenbatekoa:

Ordaindutako faktura eta gastuen zerrenda:

Zk.

HORNITZAILEA

FAKTURA ZK.

FAKTURAREN DATA

ZENBATEKOA (BEZik GABE)

ZENBATEKOA, BEZarekin

ORDAINKETA EGUNA

KONTZEPTUA

JUSTIFIKATUTAKOA, GUZTIRA

.............................................(e)n, 20......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n

Izen-deiturak:

Entitatean duen kargua:

Entitatearen zigilua Sinadura

Inprimaki honi derrigorrean erantsiko zaizkio fakturak edo bestelako agiri baliokideak, bai eta entitateak ordaindutako ordainagiriak ere, 10.2 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz.

Iragarkiaren kodea: F2401082