32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean (2024. urtea). Behin betiko onespena

Mankomunitate honetako batzarrak, 2023ko azaroaren 16an egin bilkuran, aldaketa onetsi zuen Hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantzan.

Erabaki hori 2023ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ean. Horren ondotik, jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsirik gelditu da. Beraz, honako hauek dira 2024ko ekitaldirako tasak:

1.a) Etxebizitzak eta baserriak, edukiontzitik 500 metro baino hurbilago: 86,00 euro.

1.b) Etxebizitzak eta baserriak, edukiontzitik 500 metro baino urrunago: 43,00 euro.

2. Profesionalen bulego, langela eta zerbitzuak: 146,20 euro.

3.a) Merkataritzako establezimendu txikiak: 153,52 euro.

3.b) Merkataritzako establezimendu txikiak (janaria saltzen dute): 219,30 euro.

3.c) Supermerkatu txikiak edo autozerbitzuak: 328,96 euro.

3.d) Merkataritzako gune handiak: 438,60 euro.

4. Ostatuak: 260,32 euro.

5. Diskotekak: 286,34 euro.

6.a) 10 mahaiko jatetxeak, edo gutxiagokoak: 286,34 euro.

6.b) 10 eta 20 mahai artean dituzten jatetxeak: 312,38 euro.

6.c) 20 mahaitik goitiko jatetxeak: 351,42 euro.

7.a) Landetxeak, ostatatzeko 7 plaza baino gutxiago dituztenak: 104,12 euro.

7.b) Landetxeak, ostatatzeko 7tik 12 plazara bitarte dituztenak: 143,18 euro.

7.c) Landetxeak, ostatatzeko 12 plaza baino gehiago dituztenak: 182,22 euro.

8.a) Hostalak, ostatatzeko 10 plaza baino gutxiago dituztenak: 104,12 euro.

8.b) Hostalak, ostatatzeko 10etik 20 plazara bitarte dituztenak: 143,18 euro.

8.c) Hostalak, ostatatzeko 20 plaza baino gehiago dituztenak: 182,22 euro.

9.a) Industriak eta lantegiak, 9 behargin edo gutxiago dituztenak: 158,78 euro.

9.b) Industriak eta lantegiak, 10etik 30 beharginera bitarte dituztenak: 317,34 euro.

9.c) Industriak eta lantegiak (30 langiletik goiti): 634,70 euro.

10.a) Eskolak edo ikastetxeak (20 ikasle arte): 59,02 euro.

10.b) Eskolak eta ikastetxeak (20 ikasletik goiti): 118,02 euro.

10.c) Eskolak edo ikastetxeak (jantokia dute): 236,02 euro.

11. Naturaguneak: 378,16 euro.

12. Kanpinak: 252,10 euro.

13. Kiroldegiak: 73,10 euro.

14. Kontsultategiak: 73,10 euro.

15. Osasun etxeak: 146,20 euro.

16. Udaletxeak eta udal bulegoak: 146,20 euro.

17. Abeltegiak: 79,34 euro.

18. Gurtzarako eraikinak: 85,00 euro.

19. Komentuak: 143,18 euro.

20. Elkarte gastronomikoak: 219,30 euro.

21. Erabilera esklusiboko edukiontziak: 150 euro edukiontzi bakoitzeko.

Donezteben, 2024ko urtarrilaren 23an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2401241