2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Aldaketa, hiri kanpalekuen zerbitzua emateagatik prezio publikoaren eta jardueraren gaineko arauan. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2024ko urtarrilaren 25eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen "Hiri kanpalekuen zerbitzua emateagatik prezio publikoaren eta jardueraren gaineko araua" aldatzea, II. eranskineko 2. puntuari dagokionez (Hobariak).
Onetsitako aldaketa Zizur Nagusiko Udalaren iragarki-taulan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik zenbatzen hasita. Epe horretan, interesdunek agiria azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Zizur Nagusian, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2401489