2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
2024ko lan-egutegia
Ikusirik 250/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana (haren bidez ezartzen da Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala), Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak 2023ko abenduaren 28ko 1645/2023 Ebazpena eman du, eta 2024ko lan-egutegia onetsi. Honako hauek izanen dira jaiegunak:
–Urtarrilaren 1a eta 6a.
–Martxoaren 28a eta 29a.
–Apirilaren 1a.
–Maiatzaren 1a.
–Uztailaren 25a.
–Abuztuaren 15a.
–Irailaren 12a eta 13a.
–Urriaren 12a.
–Azaroaren 1a eta 29a.
–Abenduaren 3a, 6a eta 25a.
Urteko benetako lanorduen kopurua 1.592 izanen da:
Astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har, eguneroko lanaldia.
Baliogabe deklaratzen dira, 2024an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako xedapen honetan ezarritakoak: 250/2023 Ebazpena, Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena. Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago jaiegun deklaratu eta 2024ko lan egutegian jaso diren horietan ere.
Zizur Nagusian, 2023ko abenduaren 28an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2400411