2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Herri-lurraren desafektazioa
Vianako Udalak, 2024ko otsailaren 8an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen baldintza-agiri bat, herri-lur batzuk desafektatzeko, 7.768,7 m²-ren erabilera lagatzeko, eta zortasuneko karga eratzeko 19.333,41 m²-an, Viana I Ureztatzaileen Elkartearen alde, ureztalurrak modernizatzeko eta finkatzeko proiekturako, behar den gehiengoarekin, hots, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta Ondareei buruzko Erregelamenduak eskatutako gehiengoarekin (6/1990 Foru Legeak hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa, eta aipatutako erregelamendua onetsi zen urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez). Hori dena, baldintza-agiriarekin bat, zeina Idazkaritzan baitago.
Era berean, erabaki zen deklaratzea presakoa zela desafektazio espedientearen tramitazioa, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 33. artikuluan ezarritako ondorioetarako (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Erabakitzen da erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, hamabost egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak eta erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Baldin jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik nahiz erreklamaziorik, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea osorik igorriko zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari, onets dezan.
Vianan, 2024ko otsailaren 8an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2402338