32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Tirapuko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

–Lote bakarra, kokatua dagoena Tirapuko Udalaren "Cocorrico" herri-basoan. Lotea osatzen dute 3.700 alepo pinuk (bolumena, osotara: 160 metro kubiko papera fabrikatzeko eta 190 metro kubiko enbor txikirako) eta 8.595 larizio pinuk (bolumena, osotara: 350 metro kubiko papera fabrikatzeko).

Hasierako prezioa: 3.500 euro (BEZik gabe). Ez da onartuko prezio horretatik beherako eskaintzarik.

Behin-behineko fidantza: lotearen tasazio balioaren %2 (4.212,84 euro).

Enkantean parte hartzeko proposamenak Tirapuko Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian jasotako erantzukizunpeko adierazpena.

Proposamenak aurkezteko epemuga: 2024ko martxoaren 25a, 14:00ak baino lehen.

Interesdun orok baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen orriak ikusten ahal ditu Tirapuko Udalaren Idazkaritzan, Nafarroako Kontratazio Atarian eta Tirapuko Udalaren egoitza elektronikoan (https://tirapu.sedelectronica.es).

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak sesta emateko epea iragan beharko du.

Enkantearen tokia eta eguna: udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 2024ko apirilaren 9an, 18:00etan.

Tirapun, 2024ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Sara Alcalde Resano.

Iragarkiaren kodea: L2401911