32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Herri-larreak enkante publikoan

Murillo el Frutoko Udalak, 2024ko urtarrilaren 26an egindako ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen enkante publikoa egitea, Murillo el Frutoko herri-lurretako larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, ahozko posturen bidez.

Enkantea Udaletxean eginen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bosgarren egun baliodunean, 14:00etan. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean eginen da.

Adjudikazio hau arautzen duen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan eta egoitza elektronikoan: https://sedeelectronica.murilloelfruto.es/.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea).

Murillo el Fruton, 2024ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.

Iragarkiaren kodea: L2401551