32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

2024rako zerga-tasak

Murietako Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau onetsi zuen hasiera batez, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):

Lehenbizikoa.–2024rako karga-tasak onestea. Hona hemen:

–%0,21eko karga-tasa ezartzea, lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

–%4,50eko karga-tasa ezartzea, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.

–1,24ko indizea finkatzea, ekonomia-jardueren gaineko zergarako.

–%10,30eko karga-tasa ezartzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako.

Onestea, zerga horretarako, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharko diren koefizienteak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,38

20 urte edo hortik gora

0,16

19 urte

0,10

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,08

15 urte

0,20

14 urte

0,20

13 urte

0,25

12 urte

0,32

11 urte

0,37

10 urte

0,50

9 urte

0,54

8 urte

0,48

7 urte

0,42

6 urte

0,36

5 urte

0,30

4 urte

0,32

3 urte

0,30

2 urte

0,20

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

Aipatutako koefizienteek ondorioak izanen dituzte iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, ediktuak paratuz, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Murietan, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2401460