32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Prezio publikoa, 2024an padel pistak erabiltzeko

Mendabiako Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, aho batez hartu zuen honako erabaki hau:

"Lehena.–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedaturikoarekin bat (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), 2024ko ekitaldirako honako prezio publiko hau ezartzea, padel pisten udal zerbitzua erabiltzeagatik:

Udalaren padel pistak alokatzea: 12 euro ordu eta erdia.

Bigarrena.–Erabaki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita administrazio bidean, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari jarraikiz– Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aldez aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Orobat, hautara eta beste zernahi errekurtso jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza honen organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Mendabian, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2401496