32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Jarduera-lizentziaren eskaera. Plastiko birziklatuzko hiri-altzariak biltegiratzea eta banatzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua).

Titularra: Hahn Iberia Plástico Reciclado SLU.

Jarduera: plastiko birziklatuzko hiri-altzariak biltegiratzea eta banatzea.

Tokia: Perguita industrialdeko B kalea (5. poligonoko 475. lurzatia).

Los Arcosen, 2024ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2401271