2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEDEA
Aldaketa, 2024rako tasa eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena
Ledeako Udalak, 2023ko urriaren 3an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2024an indarrean egonen diren tasa eta prezio publikoetan. Erabaki hori 2023ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n.
Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2024an indarrean egonen diren tasa eta prezio publikoak behin betiko onetsi, eta haien testua osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Ledean, 2024ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.
TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak 135,00 euro, espedienteak txosten bakarra eskatzen badu, eta 200,00 euro, bigarren txosten bat eskatzen badu.
–Pilotalekua erabiltzea (argiarekin): 3,00 euro orduko.
–Kiroldegia erabiltzea (argiarekin): 5,00 euro orduko.
–Rokodromoa; bi kategoria berri sartu dira prezio publikoetan:
- Sei hilabeteko bonua: 40,00 euro.
- Hamabi hilabeteko bonua: 60,00 euro.
–Igerilekuak:
- Haurrak, 5-14 urte. Hileko bonua: 15,00 euro.
- Haurrak, 5-14 urte. Denboraldi osoa: 30,00 euro.
- Helduak, 15-64 urte. Hileko bonua: 35,00 euro.
- Helduak, 15-65 urte. Denboraldi osoa: 65,00 euro.
- 65 urtetik gorakoak. Denboraldi osoa: 55,00 euro.
Familia abonua familia ugarientzat denboraldi osorako: %50eko deskontua aplikatuko da hirugarren seme-alaban eta hurrengoetan.
- Haurren eguneko sarrera (5-14 urte): 2,50 euro.
- Eguneko sarrera (15 urtetik aurrera): 5,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L2401531