32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FIGAROLGO KONTZEJUA

2024rako tasak eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

Figarolgo Kontzejuak, 2023ko abenduaren 13an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldirako tasak eta prezio publikoak. Espedientea ikusgai egon zen hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko Idazkaritzan argitaratu ondoren, herritarrek nahiz interesdunek azter zezaten eta egoki iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten.

Ez da aurkeztu ez erreklamaziorik ez alegaziorik; beraz, onetsitzat jotzen da.

2024KO TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Nitxoak: 30,00 euro.

Herri-lurrak: enkanteko prezioa.

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren itzulketa: Itzulketa, Zarrakazteluko Udala.

1.–Zerbitzuak:

Traktorea, atoiarekin eta gidariarekin (euro/ordua): 35 euro.

Sega-makina, gidariarekin (euro/ordua): 35 euro.

Sorgailua (euro/eguna) - gasolinarik gabe: 35 euro.

Sorgailua (euro / egun erdia) - gasolinarik gabe: 20 euro.

Hormigoi-makina edo atoia (euro/eguna): 30 euro.

Hormigoi-makina edo atoia (euro/egun erdia): 20 euro.

Eskuzko sega-makina orduko: 25 euro.

Erradiala, soldagailua, mailua (egun erdia): 25 euro.

Aldamioak eta eskailerak, doan.

2.–Igerilekuetako abonamenduen eta sarreren prezioa, 2024. urterako:

Haurren eguneko sarrera (7-11 urte): 4 euro.

Gazteen sarrera (12-16 urte): 6 euro.

Helduen eguneko sarrera (17 urtetik aurrera): 6 euro.

Erretiratuen eta pentsiodunen eguneko sarrera: 4 euro.

Denboraldiko abonamenduak haurrentzat (7-11 urte): 35 euro.

Denboraldiko abonamenduak gazteentzat (12-16 urte): 47 euro.

Denboraldiko abonamendua, helduentzat (17 urtetik aurrera): 65 euro.

Erretiratuen, pentsiodunen eta minusbaliotasuna dutenen denboraldiko abonamendua: 35 euro.

Hamabostaldiko abonua (12 urtetik 16ra bitartekoentzat): 37 euro.

Hamabostaldiko abonua (17 urtetik aurrera): 45 euro.

Figarolen, 2024ko urtarrilaren 24an.–Kontzejuko lehendakaria, Javier Felipe Aznar.

Iragarkiaren kodea: L2401495