2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXAURI
2024ko lan-egutegia
Ikusirik 250/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala.
Ikusirik 168/2023 Ebazpena, azaroaren 28koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak zehazten baitira, 2024rako, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.
Eta kontuan harturik espedienteko dokumentazioa, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Etxauriko Udalaren zerbitzuko langileek 2024an izanen dituzten jaiegunen egutegia onestea, jarraian ematen den bezala:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Jaunaren Agerkundea.
–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 1a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Ekainaren 12a: herriko festak (12:00etatik aurrera).
–Uztailaren 25a: Done Jakue eguna.
–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiaren eguna.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Etxauriko Udaleko administrazioan lanorduen urteko kopurua 1.592 izanen da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:
Astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har, eguneroko lanaldia.
Nahitaez lan egin beharko da 9:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera, eta gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:00etatik 17:00etara.
Garbiketako langileek, zerbitzua behar bezala emateko, 6:30etik 16:00etara arteko lanaldi malgua egiten ahalko dute. Osasun kontsultategia garbituko da osasun-langileei trabarik egin gabe.
Poltsa bat egonen da 16 ordu eta 40 minutukoa, ordu horiek urtean zehar hartzeko; horiei batzen bazaizkie 4:40ko ordu murrizketa (herriko jaiengatik), guztira 21 ordu eta 20 minutu egiten dute.
Enplegatu bakoitzak modu jarraituan gehienez 10 orduko saldo positibo edo negatiboa izaten ahalko du eguneroko lanaldiarekiko.
Hirugarrena.–Oporrak eta norberaren aferetarako egunak.
Oporrak. Funtzionarioek, zerbitzu aktiboko urte bakoitzeko, eskubidea izanen dute hogeita zazpi laneguneko opor ordaindua hartzeko, edo zerbitzu-denbora gutxiagokoa izan bada, proportzionalki zor zaien oporraldia. Hogeita zazpi hogei egun horiei gehituko zaizkie, herriko festak direla eta, festen hasierako eguna 12:00etatik eta hiru egun gehiago, bai eta beste egun bat ere, herriko jaiegunagatik.
Opor horiek urte naturalean hartu beharko dira, eta hartzeko eskubidea urteroko abenduaren 31n galduko da. Zerbitzuaren beharrek hartarako bidea ematen badute, hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte hartzen ahalko dira, gehienez.
Norberaren aferetarako egunak. Administrazioko eta zerbitzuetako langileek gehienez baimen ordainduko hiru egun izaten ahalko dituzte urte natural edo kontratuko urte bakoitzeko, hau da, baimen-egun bat zerbitzuko lau hilabeteko. Lau hilabetetik beherako zerbitzu-denborek ez dute sortzen norberaren aferetarako eskubiderik. Egun horiek hartzeko epea luzatzen ahalko da, gehienez, hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte.
Laugarrena.–Lanera agertzea kontrolatzeko, bertaratu direnen kontrolerako sistema automatikoa erabiliko da, eta langile guztiek lanpostura sartzean eta bertatik ateratzean fitxatu beharko dute nahitaez. Nahitaezkoa izanen da lanaldiaren hasieran eta bukaeran, bai eta lanaldiaren barnean ateratzen eta itzultzen diren bakoitzean ere.
Bosgarrena.–Langileek lanaldiaren barnean gehienez hogeita hamar minutu iraunen duen atsedenaldia izanen dute. Egindako atsedenaldiak ezarrita dagoen iraupena gainditzen badu, gainetiko denbora egotziko zaio langilearen saldo negatiboari.
Seigarrena.–Egun baliogabe deklaratzen dira, 2024an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehen xedapenean adierazitako jaiegunak.
Zazpigarrena.–Udal honetako zerbitzuen beharrak direla eta, eta horiek behar bezala jardun dezaten, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan, Idazkaritzan eta zerbitzu anitzetan, bertako langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.
Zortzigarrena.–Prestakuntza ikastaroetan parte hartzea. Prestakuntza ikastaroetara joateko erabilitako denbora lan denboratzat hartuko da baldin eta ikastaroek lanpostuko eginkizunekin zerikusirik badute, lanaldian egiten badira eta zerbitzuaren beharrek uzten badute, betiere dagokion organoak aldez aurretik baimena emanda.
Etxauritik kanpo egiten diren ikastaroen, bileren eta abarren kasuan, ikastaroaren benetako iraupenari kasuan kasuko herrira egin beharreko joan-etorriaren denbora gehituko zaio. Iruñerriko herrietan, joan-etorria egiteko kalkulatutako denbora 70 minutukoa izanen da (joan-etorria guztira).
Ikastaroaren iraupena 5 ordukoa edo hortik gorakoa bada eta bertaratuta egin beharrekoa, lanaldi oso gisa kontatuko da.
Oro har, lanordutik kanpo egiten diren prestakuntza ikastaroengatik ez da inolako ordu edo diru konpentsaziorik izanen. Urteko lanorduen kontaketaren ondorioetarako, prestakuntzan emandako denbora lan denboratzat hartuko da soilik kasu honetan: Administrazioak erabakitzen duenean nahitaezkoa dela prestakuntza ikastaroetara joatea lanpostuaren eginkizunak ongi betetzeko. Halakoetan, langileek eskubidea izanen dute zerbitzuaren arrazoiak direla-eta izandako gastuengatik ezarrita dauden kalte-ordainak eta/edo ordu konpentsazioa jasotzeko.
Euskara ikastaroak egiteko ordu eta diru konpentsazioak, behar bezala baimenduak, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 1311/2010 Ebazpenean arautzen dira, haren bidez gaur egungo prestakuntza jarduerekin parekatzen baitira ekainaren 21eko 195/1993 Foru Dekretuan ezarritako euskara ikastaroak egiteko ordu konpentsazioak.
Bederatzigarrena.–Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Etxauriko Udalaren iragarki-taulan.
Hamargarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Etxaurin, 2024ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.
Iragarkiaren kodea: L2401357