32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, honako honetan: araua, erregulatzen duena Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko prezio publikoa. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2023ko azaroaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako honetan: araua, erregulatzen duena Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko prezio publikoa.

Iragarkia argitaratu zen 2023ko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, bai eta Udaleko iragarki-taulan ere. Horren ondotik jendaurreko aldia iragan da, eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da.

Jarraian aldaketaren testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324., 325. eta 326. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Gazolatzen, 2024ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

ALDAKETA, HONAKO HONETAN: ARAUA, ERREGULATZEN DUENA UDALAREN KIROL-INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA

II. epigrafea.

4.–Zizur Zendeako erroldatutakoek eskatu nahi badituzte A epigrafean aipatutako murriztapenak, eskaera bat aurkeztu beharko dute Udalaren erregistro orokorrean edo Udalaren kirol-instalazioetan, dokumentazio honekin batera:

Familia ugariagatik murriztapena izateko, familia ugariaren titulua edo egiaztagiria, Nafarroako Gobernuak emandakoa, betiere jarraikiz Familia ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legeak –maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak aldatua– ezartzen duen familia ugariaren definizioari. Murriztapen hori indarrean izanen da harik eta familia ugariaren egiaztagirian agertzen den balio-data iritsi arte. Epea bukaturik, berriz ere eskatu beharko da hobaria.

Familia gurasobakarra izateagatik murriztapena izateko, familia gurasobakarraren egiaztagiria, Nafarroako Gobernuak emana. Murriztapen hori indarrean izanen da harik eta familia gurasobakarraren egiaztagirian agertzen den balio-data iritsi arte. Epea bukaturik, berriz ere eskatu beharko da hobaria.

Desgaitasunagatik murriztapena izateko, dokumentu ofiziala, adierazten duena zer desgaitasun maila duen. Kasu horretan, eskaera automatikoki luzatuko da hura indarrean dagoen bitartean.

Iragarkiaren kodea: L2401522