2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Kanpaldi, ludoteka, ikastaro eta igerilekuetako prezioen araua indargabetzea. Hasierako onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2024ko urtarrilaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kanpaldi, ludoteka, ikastaro eta igerilekuetako prezioen araua indargabetzea.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko indargabetuta geldituko da.
Gazolatzen, 2024ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2401445